¡Atención! El WEBSITE utiliza archivos cookies propios y de terceros.

Los archivos cookies (en adelante, “COOKIES”) son archivos o ficheros físicos de información que se almacenan en el equipo informático del USUARIO inequívocamente asociados a dicho equipo y que permiten la recogida y recuperación de información referente a la navegación y uso del WEBSITE por parte del USUARIO. Saber más

Acepto

DSS2016EUren eragin kulturala eta hiritarren partaidetzaren neurketa

Nire izena Irati Icardo da, 21 urte ditut eta irundarra naiz. Turismoko gradua ikasi nuen Deustoko Unibertsitatean eta aurten Suedian nago "Europa eta Nazioarteko Harremanak" izeneko bi urteko masterra egiten.Nork esango zidan niri duela hilabete batzuk nire gradu amaierako proiektuak Wroclawera etortzeko aukera emango zidanik? Hala da, "DSS2016EUren eragin kulturala eta hiritarren partaidetzaren neurketa" izeneko turismoko graduan aurkeztu nuen proiektuak ECoC bidai poltsaren saria irabazi du.

Lanak apirila arte DSS2016k izandako eragin kulturala eta hiritarren partaidetza neurtu du. 450 donostiarrek baino gehiagok inkesta bidez lagunduta, proiektua aurrera eraman nuen honaino iritsi arte, egun hauetan bisitatzen ari naizen Wroclaw-era, DSS-ekin batera hiriburu kulturala denera.

Iritsi bezain laster, jada arratsaldeko 4tan gaua izan arren, hiria ikertzera atera nintzen. Donostiarekin batera hiriburua den "Wroclaw", "Breslabia" edo "Wroclabia" gure hiriburu kultural euskaldunarekiko guztiz desberdina da. Noski, ez dago Donostia identifikatzen duen kostarik, ezta hainbeste gustatzen zaizkigun pintxoak ere, baina hiri honek asko du eskaintzeko..

Wroclaw-en abentura 1000 ekitaldi baina gehiagok osatzen dute. Mila horien artean 12 izan dira ekitaldi garrantzitsuenak, Wroclaweko kultura, baloreak, nortasuna eta hiritarrak munduari erakusteko helburua zutenak. 12 proiektu horiek izan dira urte kultural honen euskarriak eta haietako bakoitzak, espresio desberdinen bitartez, kulturak duen garrantzia erakutsi dute.

Nire egonaldiarekin jarraituz, iritsi eta hurrengo egunean, Wroclaw-eko antolakuntzakoekin elkartu nintzen. Haiek, hiriaren historia kontatzeaz gain, urtean zehar burutu duten programa kulturala azaldu eta erakutsi zidaten. Nola ez, liburuak eman zizkidaten hiriaren proiektua gehiago ezagutu nezan. Astean zehar hiru konferentziatara joango nintzela azaldu zidaten: SIECAR, kulturarteko kontaktuaz eta globalizazioaz hitz egin zuten; "Kulturo Futuro", egun osoan zehar artista eta espezialista desberdinak kultura, artea eta horien etorkizunari buruz solastu zuten; eta "Idea Wroclawia", non etorkizuneko hiriak eta Wroclaw-en etorkizunari buruzko teoriak aurkeztu ziren.

Konferentzia horietatik jakinduria hartzeko aukera izan dut, baina horietako batean egon zen argumentu batekin gelditu nintzen gehien bat: "kultura hibridoa da, bakoitza berearekin jaiotzen da eta dituen esperientzietatik eraikitzen du bere kultura pertsonala. Ez dago kultura mugatzen duen mugalderik". Askotan ez dugu munduko kulturek duten balioa baloratzen, beldurrak ez digu beste kulturei ateak irekitzen uzten, baina beti hartu behar dugu kontuan desberdintasuna dela mundua aberats egiten duena.

Bestalde, konferentzia eta bileraz gain, turismoa egiteko aprobetxatu dut libre izan dudan denbora. Hiria zoragarria da, bai bizitzeko, bai ikasteko eta turismoa egiteko ere. Hiriburu kulturalak hiria berreraikitzen eta xarmangarria egiten lagundu du. Hiriaren historiak merezi du eta baita komunismoaren aurkako gatazkari esker eraiki ziren ipotxak ere. Gainera, oso merkea da. Bisitatzea guztiz gomendatzen dut, 2016an zehar ez bada ere.

Hiriburu kulturalen mundua ekitaldien atzean dagoena baino askoz ere gehiago da. Azken finean, hiritarrok iragarkiak eta ekitaldiak ikusten ditugu, baina proiektu horretan zazpi urte baino gehiago aritu dira lanean. Gainera, historian zehar hautatutako hirien artean oso garrantzitsua den kontaktu sarea sortzen da, Europa gero eta elkartuagoa eginez.

​Bukatzeko, eskerrak eman nahiko nituzke: 

Lana egiten lagundu zidaten guztiei, inkestak zabaldu eta bete zituzten guztiei. Nagore Ageitosi, nire proiektuaren tutoretza eraman duen irakaslea Deustoko Unibertsitatean. Baita zoriondu nauten beste irakasleei ere, baina batez ere Marina Abad eta Patricia Celisi, nire proiektua hain ondo baloratzeagatik. DSS2016-ko organizazioari saria emateagatik, batez ere Ion Gili, prozesu honetan laguntzeagatik. Bukatzeko, Dziękuję Wroclaw 2016-ko antolakuntzari, batez ere Katarzynari, hain harrera ona egiteagatik eta hainbeste laguntzeagatik. Lorena ere eskertu nahi dut, Wroclaw 2016-n lanean dagon donostiar bat, zu ezagutzea plazer handia izan da. Eta hau irakurtzen duzuen guztioi. Aprobetxatu DSS2016-k parte hartzeko ematen dituen aukera guztiak, esfortzuak merezi du eta.

1996 - 2016