¡Atención! El WEBSITE utiliza archivos cookies propios y de terceros.

Los archivos cookies (en adelante, “COOKIES”) son archivos o ficheros físicos de información que se almacenan en el equipo informático del USUARIO inequívocamente asociados a dicho equipo y que permiten la recogida y recuperación de información referente a la navegación y uso del WEBSITE por parte del USUARIO. Saber más

Acepto

Olatu Talka: zazpi urte hiria egiten

Aritz Salamanca euskal dantzaren inguruan ibilbide luzea duen gaztea da. Goizaldi taldearekin urte dezente daramatza eta plaza ugaritan aritu da dantza tradizionalaren aitzakian. Duela bi urte flamenco talde amateurrak gidatzen dituen Altzako Junkal Martinekin elkarlan proiektu bat proposatu genionean lehen erantzuna harridurazkoa izan zen: "euskal dantza eta flamenkoa nahastea? Mmmm… utzi pentsatzen". Jon Mayaren zuzendaritzapean "Altzaquillo" ikuskizuna sortu eta Altzako plaza gorrian aurkeztu zen, 2014ko Olatu Talkan. 

Emaitza ederra izan zen, baina are ederragoa plaza horretan bat egin zuen auzotar multzo ikaragarriaren erantzuna ikustea. Jatorri oso ezberdineko bizilagun horiengan ohikoa ez zuten dantza estiloenganako gertutasun eta identifikazio giroa sortu zen. Diskurtso eta topiko askoren gainetik dantza koreografia bat komunitategintza ariketa eginda.

Azken bi urteetan Euskal Herriko hainbat plaza zapaldu ostean, larunbat honetan Altzaquillo montajearen hirugarren ikuskizuna aurkeztuko da, Altzako plaza berrian, berriz ere.

Omar eta Ahmed (asmatutako izenak) Uba zentroko nerabe taldeko bi kide dira. Ez dute bizitza erraza izan, eta ez dute, oraindik ere, gure inguruko adin hortako antzeko beste gazteek dituzten aukera eta etorkizun berdinak. Loiola eta Loiolako Erriberak lotzen dituen autopista azpiko puntu kritikoan auzoko beste eragileekin batera (M-Etxeak, Auzo elkartea, Espacios Intermedios, Ikasbide eta La Salle…) lan egitea proposatu zitzaienean ez zuten birritan pentsatu. 

Eta jo eta su aritu dira, dena ematen, eta arituko dira larunbata honetan bertan, kale-altzariak sortzen, belarra mozten, muralak egiten eta lurra triangelu horiz markatzen. Bi auzune hauen arteko hutsunea biziberritzea euren auzokidekin eskuz esku aritzeko aukera eman die; euren harreman sarea, beste puntu kritiko bat, biziberritzeko aukera.

Mikel eta Ainarak azken honen gurasoen garajean entseatzen dute euren musika taldearekin. Duela lau urtetik besteak beste TalkaLive edota Kontzertour izenpean antolatu den kontzertu programa mamitsuan parte-hartu izan dute. Hiriko tabernetan zuzeneko emanaldiak ahalbidetzeko ekintza gisa planteatu zen ekimen hau, hasiera-hasieratik. Europako Kultur Hiriburu izendapena duen hiri batek orain arteko arautegi murriztailea izatea guztiz kontraesankorra izan da. 

Azkenean, nahiz eta kostata, egoera aldatze bidean dagoela dirudi, eta hemendik aurrera Donostialdean dauden ehunka taldeek euren musika herritarrekin partekatzeko aukera izago dute. Transatlantikoak, nahi baino mantsoago, baina batzuetan bira egiten du; ez da gutxi.

Halako adibide zerrenda nahi adina luzatzen jarraitu nezakeen, amaigabe. Dena ez da argi izan, itzalak eta kontraesanak egunero sortu baitira. Baina zazpigarren edizioa betetzen duen Olatu Talka jaialdiak, urtero 200 jarduera eta 2.000 herritar ekintzaile bildu dituena, bizilagun, elkarte, sortzaile eta gazte nahiz heldu askoren sorgune, partekatzegune eta topagune izan da.

Eta urte berezia izango du honakoa. Etorkizunean ospatzeke diren Olatu Talka guzti horien artean lehena. 

Gozatu eta haintzat hartu. Eta, jakina, parte hartu.

Museoen Nazioarteko Eguneko ospakizuna
Títeres, protagonistas

Artículos relacionados