¡Atención! El WEBSITE utiliza archivos cookies propios y de terceros.

Los archivos cookies (en adelante, “COOKIES”) son archivos o ficheros físicos de información que se almacenan en el equipo informático del USUARIO inequívocamente asociados a dicho equipo y que permiten la recogida y recuperación de información referente a la navegación y uso del WEBSITE por parte del USUARIO. Saber más

Acepto

Olatuak, Ama Birginak eta hormigoia bidelagun

Donostiako museoek soinekoa aldatuko dute bi hilabetez. Zirraraz jantziko dira, inprobisazioz eta sormenez. Eta arropa aldaketa honek dibertsioa, parte-hartzea eta aberastasuna ekarriko ditu. Donostia 2016k eta Donostia Kulturak sustatutako Labore egitasmoaz ari gara, eta bizikidetasunaz. Izan ere, proiektuaren kariaz sei sortzaile ezberdinek erresidentzia artistikoak burutuko dituzte hirian eta, horretarako, donostiarren interakzioa bilatuko dute.

Edu Comelles, Nerea de Diego, Ainara LeGardon & Jaime de los Ríos, Iñigo Salaberria, Eduardo Hurtado eta Zuhar Iruretagoiena dira beraien izenak. Aquarium, Museum Cemento Rezola, Donostiako Elizbarrutiko Museoa, Untzi Museoa, Real 100 Museoa eta San Telmo, jasoko dituzten museoak. 

Urtarrilaren amaieratik martxoaren erdialdera arte izango dira sortzaileak museoetan eta, epe honetan, bakoitzak site specific proposamen bat garatuko du egokitu zaion zentroan. 

Edu Comelles bartzelonarrak "Waves" egitasmoa landuko du Aquarium-ean. Instalazio soinudun, erreaktibo eta parte-hartzailea proposatzen du Comellesek, kostaldea, itsasoa eta hauen ekosistemen soinu paisaia bat jasotzeko. 

Donostiako Elizbarrutiko Museoan, Nerea de Diegok "Bildumaren eszenaratzea" lana zabalduko du. Hala, sortzaileak irudi, kutun eta estanpekin osatutako bere bilduma pertsonalaren eta museoko fondoen arteko elkarrizketa eta kontrajartzea gauzatuko ditu.

Tailer eta elkarguneak

Museum Cemento Rezolak Ainara LeGardon eta Jaime de los Ríos hartuko ditu. Bien artean "CAEMENTUM" izeneko instalazioa abiaraziko dute. Honen bitartez, gaitasun instrumentala emango diote hormigoiari. Besteak beste, Añorga auzoko biztanle eta langileekin elkarlanean arituko dira.

Iñigo Salaberria donostiarrak "Kaia" pelikula dokumentala gauzatuko du Untzi Museoaren babespean. Bere asmoa, 1957 urtean Carlos de los Llanos zuzendutako "Gente de Mar" filmaren irudi batzuk eta berak filmatutako planoak tartekatuz portuko historiaren inguruko hausnarketa bat egitea da.

Real 100 Museoak Eduardo Hurtadoren obra bilduko du, aurretik zehazten zaila, "Aipatu ezin dena " izenburupean Realaren baitako harremanak eta ingurukoekin klubak dituen hartu-emanak aztertu eta eragingo dituena. Artistak topaketa ezberdinak sortuko ditu bideo, koreografia, tailer edo elkargune gisa gorpuztuko direnak.

Azkenik, Zuhar Iruretagoienak laborategi esperimental eta analitiko bat sortuko du San Telmo Museoan. "Absentia, lerro urdina, triangelu gorria" da Iruretagoienaren lanaren izena eta San Telmoko bildumaren zati bat abiapuntutzat harturik, figuraziotik abstrakzioa lantzeko hainbat prozesu ipiniko ditu martxan, material grafiko, eskultura zein ekintza performatiboen bideak hartuko dituztenak, besteak beste.

Jarduera interesgarriak guztiak. Datozen asteetan museotan gozagarri izango direnak eta blog honetan aldi oro agertuko direnak.

Seis museos donostiarras acogerán, entre enero y marzo, a siete creadores de procedencias diversas para que trabajen propuestas artísticas site specific, especialmente creadas para el centro concreto y su contexto.

Lo harán en el marco de Labore, proyecto impulsado por Donostia/San  Sebastián 2016 y Donostia Kultura, con el doble objetivo de normalizar la presencia de artistas en los museos locales para facilitar que parte de sus procesos de creación se den en estos centros, y organizar actividades de mediación artística con el entorno social del equipamiento. Así, Edu Comelles, Nerea de Diego, Ainara LeGardon & Jaime de los Ríos, Iñigo Salaberria, Eduardo Hurtado y Zuhar Iruretagoiena desembarcarán en Aquarium, Museo Diocesano, Museum Cemento Rezola, Museo Naval, Museo Real 100 y Museo San Telmo, con una grata variedad de propuestas.​​​

Hacer, provocar y hacer juntos