¡Atención! El WEBSITE utiliza archivos cookies propios y de terceros.

Los archivos cookies (en adelante, “COOKIES”) son archivos o ficheros físicos de información que se almacenan en el equipo informático del USUARIO inequívocamente asociados a dicho equipo y que permiten la recogida y recuperación de información referente a la navegación y uso del WEBSITE por parte del USUARIO. Saber más

Acepto

2.950 kilometro eta banku bat

Goizero, duela hiru hilabete, errutina bera errepikatzen da. Iratzargailua, gosaria eta bizikleta. Bitartean, nagikeriatan ibiltzen naiz, eta zakutoetako arropa nahasten dut, kulotaren bila. Edozein langilerena bezala, kulota nire laneko uniformea da. Nirea eta nire bidelagunena, hau da, Ainararena eta Carlosena. Izan ere, gure azken hilabeteotako lana herritarren ekimenak mapatzea eta erregistratzea izan da pedalei eraginez. Gure bizikletetan igota, herritarrek ekindako proiektuak ezagutu ditugu, haien hirietan transformazio-prozesuak garatzen dituzten proiektuak. Hiri-baratzeetatik hasi eta auzo-zentroetara, herritar lobbyetatik edo gizarte-monetetatik igaroz, hogeita hamar bat ekimen erregistratu ditugu Espainia eta Portugalen zehar.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
2733 Hits

Hiria, herritarren arabera

Lau egun eguzkitsu eta bero izan ondoren, gaur hodeitsu argitu du. Leónen gorde genuen txaketa berriz atera dugu. Gasteizera hurbildu ahala, zerua gero eta grisagoa da eta zirimiria handiagoa. Ez dago zalantzarik, etxetik gertu gaude.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
2187 Hits

Landara berriz itzultzea

«De Revenga a Villarmentero es corto el sendero», esaten dute Palentziakoek. Guretzat, Santiago de Compostelatik Gaztelako lur hauetarako bidea ere laburra da. Edo, behintzat, hori iruditu zaigu. Hemendik bakarrik ohartzen gara gauzak zein azkar igarotzen diren. Hamar egunean 400 km ibili ditugu, Galiziako mendiak Gaztelako mortuetatik bereizten dituzten 400 km-ak. Ibilbide horretan zehar, erromes, txirrindulari eta zenbait ekimen herritarrekin gurutzatu gara.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1831 Hits

Kalea haurrengatik eta haurrentzat

Ez da ibai bat gure bidean gurutzatzen den lehenengo aldia. Aurrekoa ferryan zeharkatu genuen eta hau –Caminhan– ere halaxe zeharkatu dugu. Abuztua eta asteburua da. Miño ibaiaren ertzak konektatzen lan egiten duen konpainiak zerbitzuak bikoiztu ditu. Hogei auto, hogeita hamar bat pertsona eta gure bizikletak bagoaz beste aldera. Ibaiaren beste ertzean herrialdez aldatzen da, baina gainerako guztia berdina da: paisaia, kultura baita hizkuntza ere. Guardan hitz egiten den galizierak portugaleraren horrenbeste antza du, gure belarriek ezin dituztela bereizi.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1759 Hits

Hiri ireki eta demokratiko baterantz

Bagenekien hartutakoa ez zela Donostiara joateko biderik zuzenena, baina hala eta guztiz ere ez genuen uste bi aldiz leku beretik pasa beharko genuenik. Baina, azken finean, horrelakoak dira bidaiak. Sarritan, aurrera egiten jarraitzeko modurik onena bertaraino eraman zaituen bidean atzera egitea izaten da. Edo hori ondorioztatzen da gure ibilbidea ikusita: Vila do Conde - Guimarães, asteazkenean, eta Guimarães - Vila do Conde, ostiralean. Bitartean, denbora aprobetxatu genuen, udaleko ordezkari batekin eta herritar batekin herritarren parte-hartzeaz eta hiri-eraldaketaz hitz egiteko.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1777 Hits

Hiria egintza politiko gisa

Praia de Lavadoresetik Duero ibaia ikusten da. Eta beste ertzean, atzean, Porto; Portugalgo biztanle gehien dituen bigarren hiria eta gure hurrengo geldialdia. Hiriak galtzada-harrizko zolak, tranbia zaharrak eta monumentuak ditu. Eta, azken aldian, turista ugari. Antza denez, Europako turisten nahitaezko geldialdi bilakatu da. Alde zaharretik igaro gara bi triziklo eta bizikleta batekin, eta egiaztatu egin dugu: bi pisutako autobusak, tren turistikoak eta alokatzeko triziklo turistikoak nonahi daude. Kale eta plazak ere gainezka daude: jatetxeen terrazek eta saltzeko postuek espazio publikoa inbaditu dute.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1693 Hits

Ogibidearen eta pasioaren artean

Eguzkia apaldu da Campo de Criptanan. Bizikletak aparkatu ditugu, eta kamera prestatzen gaude. Juan errotariak, etorriko zena jakinda, bera ere grabatuko dugu galdetu ditu, eta guk «bai, posible bada». Baiezko keinuarekin erantzun digu, eta blusa zuri bat jantzi du. Mantxako errotarien jantzia da; hots, koadrodun zapia eta orain bere kamiseta estaltzen duen blusa. Juanek haize-errotak erakusten ditu, baina baita birgaitu eta funtzionarazi ere. Haize-errotak erakutsiko dizkigu eta berak berreskuratu duen lanbideaz hitz egingo digu.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1728 Hits

Beste Madrilak

Hurbiltasunak bizikidetza egiten du. Gutako bakoitza zirkulu batean bizi da, eta zirkulu hori inguratzen gaituen inguru fisikoak eta bertan gertatzen diren harreman pertsonalek osatzen dute. Zure bizitzeko zirkulua eta nirea gurutzatzen direnean, interakzioa sortzen da. Elkarrekin dugun espazio horretan sortzen dira txinpartak. Parkeko adiskidetasunen lekua da, auzokoen komunitateetakoa eta herritarren proiektuena. Baina, zer gertatzen da hiru milioi zirkuitu Madril bezalako leku batean gurutzatzen direnean? Herritarrek sustatutako ehunka elkarte, ekimen eta proiektu sortzen dira. Giza fenomeno hori da Los Madriles-en irudikatuta geratzen dena.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
2155 Hits

Hemeretzi errealitate

Eguerdia da Madrid – Chamartín geltokian. Zutik, nasan, berriz ibilbidera eramango gaituen trena hartzeko itxaroten ari gara. Gure etenaldi bakarra da bidean, eta gure atseden-egun osagarri bakarra. Inoiz ez gara ohituko bizimodu nomadarekin. Bagoiko kartel argidunak ibilbidea adierazten du: Madril – Salamanca, pedalari eragiten egingo genituzkeen berrehun kilometro. Hala ere, helmugan, gure bideak milatik gora gehiagorekin jarraitzen du, eta Portugal erdia aurretik.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1421 Hits

Hiriko artea: hormetatik eszenatokira

Arratsaldeko zazpiak dira, Zësar Bahamonte urdin turkesako spray-potearen azken tantak amaitzen ari da. Hiri-artista da, baina nahiago du bere burua «kaleko artista»tzat jo. Almagroko Bigarren Hezkuntzako Institutuaren alboko horma batean bisitatu dugu, bi egun daramatza hor neurri handiko horma-irudi bat egiten. Han, garabi batez lagunduta, marrazkiaren trazuak zirriborratzen ari da.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1365 Hits

Eskuz egindako ekimenak

Orain dela hilabete abiarazi genuen blog hau. Harrezkero, hiri-ortuei, herritar lobbyei eta auzo-zentroei buruz hitz egin dugu, besteak beste. Horiek guztiak, bada, auzoak eta hiriak eraldatzeko irrikan dauden herritarren ekimenak dira. Izan ere, herritarrek antzeko interesak izaten dituzte maiz eta antzeko proiektuetan gauzatzen dituzte; hori pentsa zezakeen baten batek orain dela hilabete mota honetako proiektuei buruz irakurtzean, baina post honen protagonista bestelakoa da.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1773 Hits

Oliba-biltzaileak eta herritarren talentua

Ekimenetik ekimenerako bidea luzea da, eta, Andaluzian, beroa. Ekilorez, olibadiz eta pertsona atsegin eta abegitsuz betetako lurrak igarotzen ari gara.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
2035 Hits

Beheko bizilagunak

Argazkiko emakumea María José da. Irribarre egiten die josketa-tailerreko kideei, jostorratzak hatzen artean gurutzatzen dituen bitartean. Zuzenbidea ikasi zuen eta harrezkero daramatza betaurrekoak. Zuzenbideaz gain, etxebizitzak ere interesatzen zitzaizkion eta horrek eraman zuen Casa del Pumarejora. 2002az geroztik, ia egunero bisitatzen du bizilagunen etxe hori. Hasieran, etxearen aholkularitza juridikoan laguntzen zuen; maizterrei zerbitzua ematen zien eta, haiek, trukean, elkarrizketa luzeak patioan. Bizilagunekin izan zituen hartu-eman horiek bultzatuta, tokian errotu zen. Aholkularitzako paperetatik etxeko liburutegira igaro zen eta, handik, baina hori ahaztu gabe, josketa-tailerrera.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1876 Hits

Hirien burua eta giharra

Cádizera bitarteko bidaia luzea izan da. Behin helmugara iritsita, Nico kamioaren barruan eguna argitu zain dago, merkantzia entregatzeko prest. Ordubete geroago apartamentuko telefonoak jo du. Carlosek erantzun du, eta, berehala, gainontzeko guztiak esnatu gaitu: heldu dira jada bizikletak.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
2084 Hits

Las Palmas: baratzeak, orubeak eta lurra lantzen duten emakumeak

Aireportuko megafoniak iragarri du hegazkinera sartzeko garaia dela. Espedizioa osatzen dugun hiru lagunak eroso jarri gara hegazkin barnean, gure motxila txikiarekin. Europako kontinentetik Europako uharteetara eramango gaitu hegaldiak, Las Palmas Kanaria Handikora, gure espedizioaren abiapuntura

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
2629 Hits

Herritarren ekimenez hiriak eraikitzen

Hiriak dira gizakion bizitza garaikidearen kokaleku; hiriak dira gure jardueren muin, gizaki garen heinean ditugun harremanen eta geure elkarbizitzaren kokaleku. Edonork esango luke bat datozela hirien planteamendua eta bertan egiten ditugun jarduera horiek, baina ez da hala. Gure hirien plangintza egiten duen hirigintza zurruna ez da gauza herritar aktibo eta parte-hartzaileen beharrei erantzuteko.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1903 Hits