¡Atención! El WEBSITE utiliza archivos cookies propios y de terceros.

Los archivos cookies (en adelante, “COOKIES”) son archivos o ficheros físicos de información que se almacenan en el equipo informático del USUARIO inequívocamente asociados a dicho equipo y que permiten la recogida y recuperación de información referente a la navegación y uso del WEBSITE por parte del USUARIO. Saber más

Acepto

Izeko Mertxeren menua

Korapiloa sabelean, Berangora heldu naiz. Herria ez zait asko aldatu: betiko tabernak betiko jendearekin beteta eta betiko kale hutsek hutsik jarraitzen dute. Ni naiz apur bat aldatu dena: bost kilo gutxiagorekin, eta 'naufrago' itxura xelebreagaz! Berangotxu bideko 39. zenbakian Izeko Mertxe daukat zain, sukaldean sartzeko prest, baina kameragatik lotsatuta. Bere urtebetetzea da gaur: Mertxe Nafarrate Arkotxak 79 urte betetzen ditu. Etxera sartu eta lehenengo oparia Izekok eman dit niri: hiru hilabete hauetan prentsan irten diren artikulu guztiak gorde ditu kutxa batean, mimo handiz. Zelan ez nizun ba horrelako omenaldirik egin behar? Ezin zara maitekorragoa izan!

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1836 Hits

Hamalau osagai izeko Mertxerentzat

Eta Atenasetik irten ginenetik 80 egun pasa direnean... zapaldu dugu Euskal Herria! Esperientzia eta emozioez beteriko hamabi aste izan dira, lurralde ugari zapaldu ditugu, jende zoragarria topatu dugu bidean, errezeta goxo-goxoak ikasi ditugu, hamaika anekdota ditugu kontatzeko... eta garrantzitsuena, alforjak beteta ekarri ditugu Izeko Mertxerentzat!

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
2562 Hits

Hamaikagarren osagaia: vì del Penedés

Baix Llobregat eskualdean Kataluniako errealitate ezberdin bat ezagutzen ari gara: herri handiak, langileak eta populazio handikoak– Bilboko itsasadarraren ezkerraldea etorri zait gogora–. 60. hamarkadan herri hauek guztiek Estatuko beste nazio batzuetako langile ugari jaso zituzten: Andaluzia, Extremadura... Abreran, esate baterako, Carmenen familia ezagutu dugu. Bera jatorriz Valentziakoa da, eta Juan bere senarra Jaenekoa.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
2213 Hits

Hamargarren osagaia: indaba zuriak!

Etxera heltzeko hilabete bat falta zaigu, baina bidaia honetan, askotan, etxean bezala sentitu gara. Horren adibide dugu Lladó herrixkan bizi izan dugun esperientzia. Bertan Teia ezagutu dugu, 63 urteko emakume langile eta irribarretsua. Lladó Figueresetik 15 kilometrora dago, eta Euskal Herriagaz lotura handia du: Zizurkil herri gipuzkoarragaz senidetuta dago eta bertako abesbatzak –Teia bertako kidea da– urteera egin izan du Euskal Herrira.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1960 Hits

Bederatzigarren osagaia: piperbeltza!

Marsella atzean utzi eta Montpellierrera bidean, geldialdia egin dugu Arlesen. Gustatu zaigu bertako alde zaharra: koliseoa, turistez beteriko kaletxoak, tabernak... Ederra benetan. Erdigunetik urrun, ostera, postaletan agertzen ez diren langile-auzoak daude: bloke grisak, handiak, itsusi-samarrak. Inguruko etorkin gehienak bertan bizi ei dira.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1722 Hits

Zortzigarren osagaia: mozzarella!

Ez dago azaldu beharrik Erromak handitasuna eta elegantzia duela ia-ia bere bazter guztietan: jauregiak, monumentuak, museoak... Zerrenda amaigabea da. Eta nola ez, Erroman ezagutu dugun emakumea ere ez da atzean geratzen.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1555 Hits

Zazpigarren osagaia: pomodorini

Arratsaldeko 5ak Moiano de Vico Equense herrixkan. Bero itogarria. Herriko plaza hutsik. Inor ez da ausartzen kalera irtetera. Kotxe bat, txori bi, eta kitto. Besterik ez. Zalaparta bakarra herriko plaza alboan dagoen taberna txiki batetik dator: "Dárenato" taberna, herriko "taska". Bertan topatu dugu Carmela emakume maitakorra. Eta bertan dastatu dugu "penne alla sorrentina" pasta plater borobila.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1653 Hits

Seigarren osagaia: pasioa

Edozein errezeta prestatzerako orduan ezinbestekoa da osagai egokiak aukeratzea. Eskua garrantzitsua da, noski, baina osagaien kalitateak ere emaitza baldintzatzen du –Izeko Mertxek beti errepikatzen du hori–. Kalitatezko osagaien bila ibili gara Grezian eta Italian, baina Positano herri zoragarrian eskemak apur bat apurtu dizkigute.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1625 Hits

Bostgarren osagaia: cavatelli!

Italiako gastronomiaz galdetzen digutenean, normalean "pasta + pizza = italiako gastronomia" ekuazioa egiten dugu. Topiko hutsa. Buruketa sinpleegia.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
2089 Hits

Laugarren osagaia: muskuiluak

Italiako lehenengo osagaia Tarantotik gertu lortu dugu, La Lama izeneko herrixkan. Kale bat, etxetxoak inguruan, eliza noski, eta, hori bai, pizzeria pare bat. "Via Girasole"-n Margherita ezagutu dugu: emakume umila, lotsatia hasieran, baina atsegina. Jatorriz Milanekoa da. Zortzi urtez jostun lanetan ibili zen Suitzan, joan-etorrian Milanetik egunero. Lan nekagarria, ez oso eskertua, baina familia aurrera ateratzeko nahikoa.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1749 Hits

3. osagaia: intxaurrak!

Grezia atzean utzi aurretik, 3. osagaia lortu dugu Izeko Mertxerentzat. Eta, benetan ez dakit hirugarren osagai honen atzean dagoen istorioa eta berezitasuna kontatzeko gai izango naizen.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1897 Hits

Bigarren osagaia, olioa!

Korintoko Synoikismos auzoan lortu dugu bigarren osagaia Izeko Mertxerentzat. Eta ez edozein osagai, gainera. Peloponesoko urrea eskuratu dugu, sukaldaritza mediterranoaren zutaberik potoloena, plater gehienen protagonista: olioa!

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1923 Hits

Lehen osagaia, oreganoa!

Atenasen hasi dugu gure erronka Izeko Mertxeren osagaien bila, eta ez dugu bertatik mugitzeko beharrik izan. Izan ere, Atenasen bertan lortu dugu gure lehenengo osagaia izekorentzat: oreganoa. Bai, Grezian gaude, ez Italian, baina kontatu digutenez, hemengo gastronomian oreganoa Italian bezain ezinbestekoa da. Eta hala dela ziurtatu ahal izan dut.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1810 Hits

Izeko Mertxeren osagaien bila

"Izeko Mertxeren osagaien bila", hori da proiektu honen izenburua, gastronomia ardatz hartuta, Grezia eta Euskal Herria bizikletaz lotuko dituena. Izenburu xelebre samarra da, ez dizuet ukatuko. Proiektua bera ere ez da oso ohikoa. Baina badu bere zentzua... behintzat niretzat!

Irudia: Laurita Siles

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
3510 Hits