¡Atención! El WEBSITE utiliza archivos cookies propios y de terceros.

Los archivos cookies (en adelante, “COOKIES”) son archivos o ficheros físicos de información que se almacenan en el equipo informático del USUARIO inequívocamente asociados a dicho equipo y que permiten la recogida y recuperación de información referente a la navegación y uso del WEBSITE por parte del USUARIO. Saber más

Acepto

Kantu bat desberdintasunari eta aniztasunari

Errusia, Polonia, Txekiar Errepublika, Luxemburg, Belgika, Frantzia, eta azkenean, Euskal Herria. Horixe izan da sexualitatearen ibilbidearen bidea. Ezinezkoa dirudi 4.000 kilometrotan zehar, zortzi herrialdetan eta bidaia honek iraun dituen hiru hilabeteetan bizitako guztia lerro gutxi batzuetan laburtzea. Are gehiago, segundoro gure bizipenak nahastu eta nahastu egiten direnenean, hala gure oroimenean gero eta lausoago bihurtuz. Hala ere, saiatuko gara.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
2834 Hits

J.L. Rebordinos: «Eszitatzen eta sexuari buruzko jakintzak transmititzen dituzten filmak ezinbestekoak dira»

Azkenean, Donostian! Errusiara atzo abiatu ginela ematen du, abentura honek zer ekarriko zigun jakiteko irrikan abiatu ere. Orain, pedalei hiru hilabetez eragin ondoren, itzuli egin gara eta horrek sentsazio gazi-gozoa eragiten digu. Alde batetik, tristura, gure bizitzako fase hau bukatzen ari delako. Beste alde batetik, poza eta euforia, Donostia 2016ren kanpoko eginkizun honetan arrakasta izan dugulako. Eta ez dezagun nostalgia ahaztu. Nolanahi ere, Zinemaldiko film pare bat ikusteko garaiz iritsi garela jakiteak kontsolatu egiten gaitu. Eta Donostiara garai seinalatuan iritsi garenez, zergatik ez aprobetxatu Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinosekin hitz egiteko, erotismoak zineman duen rolaz eta zinema pornoaz?

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
2467 Hits

Ukimen-simulagailuei eta 3D klitoriari buruz

Badator iraila, eta harekin batera, berriz ere, eskolara itzultzea. Nahiz eta toki batzuetan beste batzuetan baino lehenago. Frantzian, adibidez, hilarekin batera hasten dira, Hego Euskal Herrian baino astebete lehenago. Eta antzematen da. Azken egun hauetan, bisitatu ditugun herri eta hirietako kaleek bizitasuna galdu dute goizez. Normalean, ez zen harritzekoa gu ikusitakoan, txikienak, hasieran, harri eta zur geratzea, paralizatuta gure ohiz kanpoko presentziarekin, eta gero gure atzetik ekitea nor ginen eta «arrosa koloreko bizikleta handi horietan» zer egiten genuen kuxkuxean aritzera. Are gehiago, oraindik gogoan dugu gure bizikletak moreak zirela eta ez arrosa-kolorekoak behin eta berriz esaten zuen poloniarra, bere buruak ez baitzuen lortzen barneratzea hiru gizon «neskato txikien eta emakumeen koloreko» trizikloetan pedalei eragiten joatea. Beretzat, kolore horretako arropa jantziko luketen gizon bakarrak homosexualak lirateke; eta homosexualitatea ez da, hain zuzen, Polonian ongi ikusia dagoen zerbait. 

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
2306 Hits

Erotismoa, maitasunaren poesia

Bizikletan ibiliz Parisko kaleetan galtzea esperientzia ahaztezina da. Batez ere, bat-batean, Eiffel Dorrearekin topo egiten baduzu edo Garaipen Arkuarekin edo Notre Dame katedralarekin.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1876 Hits

Gorputza eta bihotza duen terapia bat

Xanpainetik gaztetara. Aldaketa horixe izan du sexualitatearen ibilbideak aste honetan. Frantziako edari burbuiladun honen industriaren erdigunea den Reimseko hiritik abiatu gara, eta zelai zabalak zeharkatu ditugu hiriburura bidean, Meauxera heldu arte. Eskualdeko espezialitate gastronomikoa den brie gaztarengatik da ezaguna hiri hau.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1989 Hits

Genitalen tiraniatik harago

Hiru muga astebetean. Baina, benetan, hizkuntzak kenduta, gezurra dirudi. Mapek eta gure GPSak diote Alemania utzi dugula Luxenburgon bisita azkar bat egiteko eta bi eguneko eskala egiteko Belgikako landazabalean. Nolanahi ere, ez digute halakorik transmititzen gure zentzumenek. Ez dira aldatu ez paisaia, ez jendea, ez eta ohitura asko ere. Errepideko seinaleak bai; baina, oraingoz, hori besterik ez. Eta bat-bateko herri-aldaketa horiekin agur esaten diogu aurretik zortzi estatu genituen Sexualitatearen Ibilbidearen zati horri. Orain, Frantzia besterik ez zaigu gelditzen Euskal Herrira iritsi baino lehen. Hori bai, ondo gogoratuko dugu Luxenburgo, Europako erdi-erdiko gotorleku-hiria.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1843 Hits

Inoiz ez da berandu erotizatzeko

Alemaniari agur esan baino lehen, sexualitateaz eta hirugarren adinaz hitz egin behar dugu. Horretarako Christina Graefe elkarrizketatu dugu. Urteak eman ditu hirurogei, hirurogeita hamar eta laurogei urte beteak dituztenen portaera erotikoak aztertzen, eta hauek dira Wiesbadeneko terapeutak atera dituen ondorio nagusiak.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1874 Hits

Zure gorputza, nire pasioa

Nahiz eta 2.000 kilometro egin ondoren, bizikletaz ibiltzea baino, Frankfurten masaje on bat hartzeko gogoa genuen. Beraz, gogo hori ibilbideko gaiarekin lotuz, Tara Wera Münchbergengana iritsi ginen, Refugium zentroko masajista (Frankfurt). Haren espezialitatea: masaje tantrikoa.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
2362 Hits

Sexualitatearen ibilbidearen lehen hilabetea!

Aste honetan badugu zer ospatu: Sexualitatearen ibilbidearen lehen hilabetea! Atzean geratu ziren Kaliningrad eta hain modu abegitsuan hartu gintuen txirrindularien kluba, lurraldeko sekretuak erakutsi zizkiguna: Polonia, bere esne-tabernekin, eta Txekiar Errepublika, bere gazteluekin. Eta gogora ekarrarazteko unea bada ere, eta bidaia honetan zehar gure proiektura hurbildu diren pertsona horiek guztiak gogora oroitaraztekoa, aurrera begiratzeko unea ere bada, Biziz izeneko odisea honetako hurrengo bi herenek zer ekarriko diguten ikustekoa. Beraz, nostalgia apur batekin, baina batez ere, aurretik zer dugun jakiteko irrikitan, Alemaniako muga zeharkatu dugu animatuta.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1408 Hits

Atzoko eta gaurko makinak

Praga. Europa erdialdeko saihestu ezineko helmugetako bat da eta funtsezko toki bat gure ibilbidean; besteak beste, bertako gaztelu eta erloju astronomikoagatik, tenplu eta museoengatik nahiz zubi eta art nouveau apaingarriz betetako fatxadengatik. Maitasun, pasio-bulkada, neurrigabeko desira zein amaierarik gabeko plazeren hamaika istorio daude galtzada-harrizko kaleen eta turistez mukuru dauden espaloien artean. Oraingoan, baina, gizakiok gure barru-barruko fantasiak libre uzteko eta bizitza betetzen digun klimaxaren bila asmatu ditugun tresna eta gailu horietan jarriko dugu arretagunea.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1942 Hits

Birjintasuna pluralizatzen

Eguzkia. Euria. Eguzkia. Euria. Ez dakit kasualitatea ote den, baina Europako beste hiriburutzaren eguraldiak Donostiakoa gogorarazten digu. Baita gelditu gabe ibiltzeak eta ekitaldi-zerrenda amaiezinek ere. Wroclaw galtzada-harrizko kalez beteta dago, eta bizikleta ugari daude nonahi; hiri xarmangarria da.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1936 Hits

Pasio gehiago, errepresio gutxiago

Grudziadz, Bydgoszcz, Znin, Gniezno, Poznan. Abenturan aurrera goaz; orain, Polonian. Poloniak zerbait berria ematen digu egunero, eta pena bakarra dugu; alegia, eskualde honetan emango dugun denbora laster amaituko dela. Baina, bidaiak aurrera egin behar du eta, egia esan, pixkanaka, egokitzen ari gara. Ia dena ezin hobeto joan da, arrazoi batengatik izan ezik: Zeinek esan zuen ezin genuela mendi-ibilaldi bat egin trizikloekin?

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
2531 Hits

Sarketaren tirania

Sexualitatearen ibilbidearen lehen astea, eta esperientzia ahaztezinez betetako lehen astea. Kaliningrad (Errusia) eta Grudziadz (Polonia) artean 282 km daude baina, a ze kilometroak! Denetik izan dugu: ur-erauntsia (muga zeharkatzen harrapatu gintuen) eta tenperatura altuak. Hogeita hamabost gradu izan ditugu eguzkitan, eta gu bizikleta esaten diegun tramankulu astun horiek arrastaka eraman ezinda lurrezko bide batetik. Hondarretan trabatzen ziren gurpilak askatzek jaitsi eta bultzatu behar genueneko lagun bakarrak: ezpateuliak eta eltxoak.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
1982 Hits

Gorputza eta gogoa

Kaliningrad hiriko eraikin sobietar sendoen artean ibiltzean zaila da euren irmotasun eta soiltasunaren aurrean zirrara ez sentitzea. Iraganeko garai baten lekuko, monumentuon horma grisen atzean ideiak, interesak, helburuak, sentimenduak, itxaropenak, desioak... eta baita gorputzak ere partekatuz elkarrekin bizi izan ziren pertsonen ezin konta ahala istorio ezkutatzen dira. Baina beti ez da bakoitzaren gorputza naturaltasunez kudeatu ahal izan Errusian. «Are gehiago, orain posible al da?», galdetzen du Immanuel Kant Unibertsitate Baltiko Federaleko Maria Kahonovskaia irakasleak.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
2031 Hits

Europa pedalei eraginez sexologizatzen

​Izenburua irakurrita, zuetako asko kopeta zimurtuta, begiak zabal-zabalik eta ahoa okertuta geratuko zineten segur aski, zer egin jakin gabe: irribarre txiki bat egin edo ezpainak okertu. Alabaina, hasiera batean surrealista irudi dezakeen arren, horretan datza Biziz proiektua: Kaliningradetik (Errusia) Donostiara elkarrekin bidaiatzean. Guztira, 3.000 km inguru egingo ditugu zortzi estatutan barrena pedalei eraginez, bizitzaz betetako istorioekin eta pilula sexologiko biziekin alaituta.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo
2610 Hits