¡Atención! El WEBSITE utiliza archivos cookies propios y de terceros.

Los archivos cookies (en adelante, “COOKIES”) son archivos o ficheros físicos de información que se almacenan en el equipo informático del USUARIO inequívocamente asociados a dicho equipo y que permiten la recogida y recuperación de información referente a la navegación y uso del WEBSITE por parte del USUARIO. Saber más

Acepto
Este equipo no ha puesto la descripción.

Izeko Mertxeren menua

Korapiloa sabelean, Berangora heldu naiz. Herria ez zait asko aldatu: betiko tabernak betiko jendearekin beteta eta betiko kale hutsek hutsik jarraitzen dute. Ni naiz apur bat aldatu dena: bost kilo gutxiagorekin, eta 'naufrago' itxura xelebreagaz! Berangotxu bideko 39. zenbakian Izeko Mertxe daukat zain, sukaldean sartzeko prest, baina kameragatik lotsatuta. Bere urtebetetzea da gaur: Mertxe Nafarrate Arkotxak 79 urte betetzen ditu. Etxera sartu eta lehenengo oparia Izekok eman dit niri: hiru hilabete hauetan prentsan irten diren artikulu guztiak gorde ditu kutxa batean, mimo handiz. Zelan ez nizun ba horrelako omenaldirik egin behar? Ezin zara maitekorragoa izan!

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo

Biodibertsitatearen ibilbidearen ondorioak

Bidaia honetan zehar, berotze globala ekiditeko laguntzen eta beren harri-koskorra ekartzen ari den jende askorekin topo egin dugu.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo

Ibilbideen eta oparien garaia

1933ko abenduaren 8an, Patrick Leigh Fermor ibiltzera irten zen bere etxetik. Handik bi urtera, 1935eko urtarrilaren 1ean, Istanbulera heldu zen. Oinez zeharkatu zuen Europa, Holandatik Turkiara, soinean arropa batzuk, Oxford hiztegi bat eta Horazioren oden liburuxka baino ez zeramatzala. Alemania, Austria, Txekoslovakia, Hungaria, Balkanak, Errumania, Bulgaria eta Grezia ezagutu zituen bidaia hartan. Handik 40 urtera jaso zuen, 1977an, aparteko esperientzia haren kontakizuna: A Time of Gifts (Oparien garaia) liburuan, hain zuzen. Lan hari esker, ospe handia lortu zuen Leigh Fermorrek, eta bidaien eta ez-fikziozko literaturaren idazle garrantzitsuenetakoa bihurtu zen. Hemezortzi urterekin hasitako bidaiaren kontakizun pausatua zen liburua; Hitler Alemanian boterera iritsi zen egun berean abiatu zen gaztearen historia; Europan gorrotoaren diskurtsoa hedatzen ari zen eta ezberdin oro hatzaz seinalatzen zen garai bateko kontakizuna. Mugak ixten eta harresiak eraikitzen tematuta zegoen Europaren erretratua. Gatazkara kondenatuta zegoen Europaren irudia.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo

Kantu bat desberdintasunari eta aniztasunari

Errusia, Polonia, Txekiar Errepublika, Luxemburg, Belgika, Frantzia, eta azkenean, Euskal Herria. Horixe izan da sexualitatearen ibilbidearen bidea. Ezinezkoa dirudi 4.000 kilometrotan zehar, zortzi herrialdetan eta bidaia honek iraun dituen hiru hilabeteetan bizitako guztia lerro gutxi batzuetan laburtzea. Are gehiago, segundoro gure bizipenak nahastu eta nahastu egiten direnenean, hala gure oroimenean gero eta lausoago bihurtuz. Hala ere, saiatuko gara.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo

2.950 kilometro eta banku bat

Goizero, duela hiru hilabete, errutina bera errepikatzen da. Iratzargailua, gosaria eta bizikleta. Bitartean, nagikeriatan ibiltzen naiz, eta zakutoetako arropa nahasten dut, kulotaren bila. Edozein langilerena bezala, kulota nire laneko uniformea da. Nirea eta nire bidelagunena, hau da, Ainararena eta Carlosena. Izan ere, gure azken hilabeteotako lana herritarren ekimenak mapatzea eta erregistratzea izan da pedalei eraginez. Gure bizikletetan igota, herritarrek ekindako proiektuak ezagutu ditugu, haien hirietan transformazio-prozesuak garatzen dituzten proiektuak. Hiri-baratzeetatik hasi eta auzo-zentroetara, herritar lobbyetatik edo gizarte-monetetatik igaroz, hogeita hamar bat ekimen erregistratu ditugu Espainia eta Portugalen zehar.

Etiquetas:
hasReadmore() && $this->params->get('post_readmore', true)) { ?>
Continuar leyendo