Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Laguntza eta babesa emateko plana

Laguntza eta babesa emateko plana


DONOSTIA/SAN SEBASTIÁN 2016 FUNDAZIOAREN LAGUNTZEN ETA BABESLETZEN PLANA


I.    Sarrera

2016ko Europako Kultur Hiriburuaren proiektua kudeatzea da Fundazioaren erantzukizuna. Erantzukizun handia, benetan, eragin handiko kultur jarduera sortzeaz eta garatzeaz arduratu behar baita, eta, horrek, halaber, finantzazio handia behar baitu. Adierazitako finantzazioa, gainera, 2016. urtearen hasieratik hurbileko datetan eskuratu behar du, baina urtean zehar ere.

Horrekin lotuta, plan honen xedetik kanpo dauden beste finantzazio-formula batzuez gain, Fundazioa erabaki du bere finantzazio-premiak diru-laguntzen eta hirugarrenen babesletzen bidez aseko dituela.

Donostiarentzat eta lurraldearentzat izugarrizko interesa duen gertakaria denez, eta berorrek Europa mailako protagonismoa emango dionez, Fundazioak uste du aukera bikaina dela lagundu nahi duten eragileen irudia sustatzeko dagokion eragin-eremuan inpaktu ekonomiko handia izango duen eta Euskadi kulturaren, hezkuntzaren, jakintzaren eta berrikuntzaren erreferente bilakatzen lagunduko duen ekitaldi batean. Horretaz gain, aintzat hartu behar da babesletza kulturalak indartu egiten dituela marken balioak eta posizionamendua, enpresak eta eragileak humanizatzen ditu eta herritarrengana hurbiltzen ditu, haien gizarte-zilegitasuna eta ospe korporatiboa indartuta.

Horregatik, Fundazioak Europar Hiriburutzaren ekitaldian aktiboki parte hartzeko aukera ematen die herritarrei eta enpresei.

Ildo horretatik, Fundazioak, hedapenerako eta hirugarren parte-hartzea bultzatzeko asmoz, plan hau argitaratu du zabal dadin. Planak, besteak beste, honakoak deskribatzen ditu: (i) laguntzak eta babesletzak lortzeko balia daitezkeen negozio juridiko tipikoak eta atipikoak, (ii) babesleen eta laguntzaileen kategoriak, hirugarren horietako bakoitzari legozkiokeen kontraprestazioak zerrendatuta, eta (iii) oinarrizko kontratazio-esparrua.

Bestalde, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak ezarritakoari jarraiki Fundazioa administrazio publikoa ez den ahalorde esleitzaile denez, plan honek publizitate eta konkurrentzia printzipioak ere bete nahi ditu Fundazioaren jarduerei laguntzeko edo haiek babesteko interesa duten hirugarrenekiko harremanetan.     

Zerga-arloan, jakinarazten da Fundazioaren jarduerak lehentasunezko mezenasgo jarduera aitortu dituztela Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako foru-aldundiek. Era berean, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua izatea interes publikoko aparteko interes publikoko gertaera izendatu du Estatuko Administrazio Orokorrak. Hala izanik, babesleen, laguntzaileen eta Fundazioaren arteko harremana, kasu bakoitzean, ekarpenaren eta babesletza eta laguntza horiek aintzatesteko eskubideen arabera artikulatuko da, haientzako modurik egokienean, zerga-ikuspegiari dagokionez.

Azkenik, plan honetan erabilitako terminologiari buruzko ohar bat.

Dokumentu honetan erabilitako babesletza terminoa Publizitatearen azaroaren 11ko 34/1988 Lege Orokorrean aurreikusitako babesletza-kontratua baino zentzu zabalagoan ulertzen da; hau da, babesletza eta laguntza pribatuko hainbat formula biltzen ditu barnean (batez ere dohaintza garbi eta soila, lankidetza-hitzarmena eta babesletza publizitarioko kontratua).

Bestalde, bi figura desberdinei erreferentzia egiten dieten babesle eta laguntzaile terminoak ere ez datoz bat legezko terminologia zehatzekin. Hala, Fundazioak eginiko bereizketa bat da, bakoitzari eskubide-eduki desberdina esleitzeko asmoz.


II.    Negozio juridikoak

Antolamendu juridikoak xede horietarako erabil litezkeen hainbat negozio juridiko tipiko eskaintzen ditu; horien artean nabarmentzekoa da dohaintza garbi eta soila eta babesletza publizitarioko kontratua. Dena dela, negozio horiei hurbiltzen zaizkien bestelako figura atipikoak ere badaude.

Dohaintzarekin lotuta, eskuzabaltasun-egintzak dira eta horien bitartez Fundazioari diruz lagundu nahi dionak zerbait ematen dio doan Fundazioari, eta hark onartu egiten du.

Babesletza-kontratuak, Publizitatearen azaroaren 11ko 34/1988 Lege Orokorraren 22. artikuluan arautuak, honela definitzen dira: «babestutakoak, bere kirol- edo ongintza-jarduera, kultur jarduera, zientifikoa edo beste mota batekoa egiteko jasotako diru-laguntza baten truke babeslearen publizitatea egiteko konpromisoa hartuko du kontratu horren bidez.»

Hirugarren interesdunek eskaintzen dituzten laguntzen edo babesletzen esparruan sor litezkeen figura misto eta/edo atipikoak ekarpenaren eta hirugarren horiei aitor dakizkiekeen eskubideen arabera artikulatuko dira kasu bakoitzean, eta aplikagarri den zerga-erregimena aintzat hartuta (adibidez enpresako lankidetza-hitzarmenak).

Azken batean, Fundazioari eskainitako diru-laguntzak eta babesletzak aurrez adierazitako negozio juridikoetan oinarrituko dira, betiere, eta unean-uneko egoera aintzat hartuta, egin nahi den diru-laguntza edo babesletza bilduko duten figura mistoetara jotzeko aukerari kalterik egin gabe.

Azkenik, ordenamendu juridikoak obra-, zerbitzu- eta hornikuntza- kontratuetako zenbait lizitaziotan laguntzak eta babesletzak lortzen saiatzeko eskaintzen dituen mekanismoak artikulatzeko aukera ere aurreikusi du Fundazioak.

Horrekin lotuta, dagozkion lizitazioak arautuko dituzten pleguek lizitatzaileek Fundazioaren jarduerak babesteko aukera –prestazioen zati bat dirutan eta beste bat babesletza publizitarioan konpentsatuta– aurreikustea ere aztertu da.

Hala, lizitatzaileek, proposamen ekonomikoa egiterakoan, beren prestazioen prezioaren zati bat Fundazioak espezietan ordaintzea, publizitate-zerbitzuen truke, eskaintzeko aukera izango lukete.

Formula hori erabiltzeak berekin dakar, besteak beste, Fundazioak, pleguetan:

(i)    adjudikaziodunarentzako publizitate-kontraprestazioak idatziz jasoko ditu, honakoen arabera zehaztuko dituenak: (i) aurrerago adierazitako babesle-kategoriak eta (ii) lizitatzailearen babesletzaren zenbatekoa, kontratuaren eskudiruzko prezioa jaitsi ondoren; eta

(ii)    formula ekonomiko bat sartuko da, Fundazioak aurkeztu diren proposamenen artean abantaila gehien eskaintzen dituen eskaintza ekonomikoa hautatzeko, horiek babesletza kontraprestazio gisa kontuan hartu edo ez.


III.    Babesleen eta laguntzaileen kategoriak

Jarraian adierazitako kategoriek ezartzen dituzte, izaera izendatzaile eta ez-mugatzailearekin, ekarpenak dirutan edo gauzetan egingo dituzten hirugarrenen alde Fundazioak egin asmo dituen publizitate-kontraprestazioak. Hirugarren horiek honela sailkatzen dira:

-     Babeslea: Fundazioarentzako ekarpena osorik dirutan egiten duen pertsona.

-     Laguntzailea: Fundazioarentzako ekarpena osorik edo zati batean gauzetan egiten duen pertsona.

-    Babesle edo laguntzaile orokorra: ekarpen ekonomiko handia egin duen pertsona, eta, ondorioz, hiriburutzaren programa ofizialeko jarduera orokorretan publizitatea jar dezakeena eta ikusgarria dena.

-    Babesle edo laguntzaile berezia: proiektuak garatzeko ekarpenak egiten dituen pertsona, hiriburutzaren jarduera-programan tarte handia eta garrantzi nabarmena dutenez, proiektu «berezi» deritzenak. Hauek dira proiektu bereziak: «Bake-ituna», «Uda-gau bateko ametsa», «World Puppet Festival», «Kalebegiak», «Zubideak», «2016 Bidea», «Europa Transit» eta «Tosta».  

-    Proiektuaren babeslea edo laguntzailea: hiriburutzaren jarduera-programaren berariazko proiektuak, proiektu bereziez bestelakoak, garatzeko ekarpena egiten dituen pertsona.   

Fundazioak, hala balegokio, honako publizitate-kontraprestazioak eskainiko lituzke:

BABESLE OROKORRA    > 1.000.000

Kontraprestazio orokorrak:

•     Hiriburutzaren babesle orokorraren kategoria.

•     Esklusibotasuna bere jarduera-sektorean, balizko babesleak hori eskatuz gero, eta, dagokionean, dagokion lehia-prozedura (bankan, telefonian, energian, komunikabideetan, etab.) bete ondotik.

Aitortu beharreko balizko eskubideak:

•     Komunikazio-euskarri guztietan «DSS2016EUren babeslea» logotipoa erabiltzea, babesleak egoki iritzitakoaren arabera, akordioa sinatzen denetik 2016. urtearen amaierara arte.

•     Babesletza albiste gisa ustiatzea (esaterako, babesletza-akordioaren berri emateko prentsaurrekoa).

•     Gutxienez 6 publizitate-orri urtean hiriburutzaren egunkarian 2016ko urtarriletik aurrera, eta artikuluak argitaratzeko aukera (18.000 ale/hilabete-ko tirada).

•     dss2016.eu webgunea, logotipoa hasierako orrian agertzea eta lehen lerroan agertzea babesleen orrialdean.  

•     Inpaktua sare sozialetan.

•     Markaren presentzia DSS2016EUk Alderdi Ederren ipiniko duen Info Pointeko pantailan 2016 osoan.

•     Publizitatea hiriburutzaren komunikabide-planean eta 2016an.

•     Lehentasunezko tratamendua hiriburutzaren inaugurazio- eta itxiera ekitaldietan eta bestelako ekitaldi berezietan, eta logotipoa bistaratzea sortuko diren euskarrietan.

•     Marka bistaratzea berak aukeratutako proiektu baten marketin-euskarrietan (aukeran daudenak DSS2016EUrekin aztertuko ditu).

•     Sarrera eta/edo aretoaren edukiera mugatuta dagoen ekitaldietarako doako sarrera sorta bat.

•     2.000 euroko balioa duten DSS2016EUren merchandising-produktuak.

•     Enpresa-abegi oneko eta marketineko ekitaldiak egiteko aukera Kultur Hiriburutzaren programako proiektuen esparruan.

 

LAGUNTZAILE OROKORRA    > 300.000

Kontraprestazio orokorrak:

•     Hiriburutzaren laguntzaile orokorraren kategoria.

•     Esklusibotasuna bere jarduera-sektorean, balizko laguntzaileak hori eskatuz gero, eta, dagokionean, dagokion lehia-prozedura (bankan, telefonian, energian, komunikabideetan, etab.) bete ondotik.

Aitortu beharreko balizko eskubideak:

•     Komunikazio-euskarri guztietan «DSS2016EUren babeslea» logotipoa erabiltzea, laguntzaileak egoki iritzitakoaren arabera, akordioa sinatzen denetik 2016. urtearen amaierara arte.

•     Laguntzaile globalaren izaera albiste gisa ustiatzea (esaterako, laguntza-akordioaren berri emateko prentsaurrekoa).

•     Gutxienez publizitate-orri bat urtean hiriburutzaren egunkarian 2016ko urtarriletik aurrera, eta artikuluak argitaratzeko aukera (18.000 ale/hilabete-ko tirada).

•     dss2016.eu webgunea, logotipoa agertzea hasierako orrian.

•     Inpaktua sare sozialetan.

•     Markaren presentzia DSS2016EUk Alderdi Ederren ipiniko duen Info Pointeko pantailan 2016 osoan.

•     Publizitatea hiriburutzaren komunikabide-planean, 2016an.

 •     Lehentasunezko tratamendua Hiriburutzaren inaugurazio- eta itxiera-ekitaldietan eta bestelako ekitaldi berezietan.
 
•     Sarrera eta/edo aretoaren edukiera mugatuta dagoen ekitaldietarako doako sarrera sorta bat.

•     1.000 euroko balioa duten DSS2016EUren merchandising-produktuak.

•     Enpresa-abegi oneko eta marketineko ekitaldiak egiteko aukera Kultur Hiriburutzaren programako proiektuen esparruan.

 

BABESLE BEREZIA    > 200.000-500.000

Kontraprestazio orokorrak:

•     Babesle bereziaren kategoria.

•     Komunikazio-euskarri guztietan «DSS2016EUren babeslea» logotipoa erabiltzea, babesleak egoki iritzitakoaren arabera, akordioa sinatzen denetik 2016. urtearen amaierara arte.

•     Babesletza bereziaren akordioa albiste gisa ustiatzea.

•     Gutxienez publizitate-orri bat urtean hiriburutzaren egunkarian 2016ko urtarriletik aurrera, eta artikuluak argitaratzeko aukera (18.000 ale/hilabete-ko tirada).

•     dss2016.eu webgunea, logotipoa babestutako proiektuaren orrian agertzea eta nabarmenduta agertzea babesleen orrialdean.

•     Inpaktua sare sozialetan.

•     Markaren presentzia DSS2016EUk Alderdi Ederren ipiniko duen Info Pointeko pantailan 2016 osoan.

•     Publizitatea hiriburutzaren komunikabide-planean, 2016an.

•     800 euroko balioa duten DSS2016EUren merchandising-produktuak.

•     Lehentasunezko tratamendua Hiriburutzaren inaugurazio- eta itxiera-ekitaldietan eta bestelako ekitaldi berezietan.

Berariazko kontraprestazioak:

•        Logotipoa agertzea babestutako proiektuaren baitan sortutako marketineko euskarrietan eta horren aurkezpen-prentsaurrekoan.

•     Doako sarrera sorta bat, babestutako proiektuaren sarrera ordainpekoa bada eta egingo den aretoak edukiera mugatua badu. Doako sarrera sorta bat, bestelako ordainpeko ekitaldi batzuetarako.

•     Lehentasunezko tratamendua babestutako jardueren esparruan.

•     Enpresa-abegi oneko eta marketineko ekitaldiak egiteko aukera babestutako proiektuen esparruan.

 

LAGUNTZAILE BEREZIA    > 100.000-300.000

Kontraprestazio orokorrak:

•     Kolaboratzaile bereziaren kategoria.

•     Komunikazio-euskarri guztietan «DSS2016EUren babeslea» logotipoa erabiltzea, laguntzaileak egoki iritzitakoaren arabera, akordioa sinatzen denetik 2016. urtearen amaierara arte.

•     Laguntza albiste gisa ustiatzea.

•     Zortzi publizitate-zerrenda urtean hiriburutzaren egunkariko orrien beheko aldean 2016ko urtarriletik aurrera, eta artikuluak argitaratzeko aukera (18.000 ale/hilabete-ko tirada).

•     dss2016.eu webgunea, logotipoa babestutako proiektuaren orrian agertzea eta babesleen orrialdean agertzea.

•     Inpaktua sare sozialetan.

•     Markaren presentzia DSS2016EUk Alderdi Ederren ipiniko duen Info Pointeko pantailan 2016 osoan.

•     Publizitatea hiriburutzaren komunikabide-planean, 2016an.

•     400 euroko balioa duten DSS2016EUren merchandising-produktuak.

•     Lehentasunezko tratamendua Hiriburutzaren inaugurazio- eta itxiera-ekitaldietan eta bestelako ekitaldi berezietan.

Berariazko kontraprestazioak:

•     Logotipoa agertzea babestutako proiektuaren baitan sortutako marketineko euskarrietan.

•     Doako sarrera sorta bat, babestutako proiektuaren sarrera ordainpekoa bada eta egingo den aretoak edukiera mugatua badu.

•     Lehentasunezko tratamendua babestutako jardueren esparruan.

•     Enpresa-abegi oneko eta marketineko ekitaldiak egiteko aukera babestutako proiektuen esparruan.

 

PROIEKTUAREN BABESLEA    > 25.000-100.000

Kontraprestazio orokorrak:

•     Proiektu-babeslearen kategoria.

•     Komunikazio-euskarri guztietan «DSS2016EUren babeslea» logotipoa erabiltzea, babesleak egoki iritzitakoaren arabera, akordioa sinatzen denetik 2016. urtearen amaierara arte.

•     Proiektuaren babesletza albiste gisa ustiatzea.

•     Bi publizitate-orri erdi urtean hiriburutzaren egunkarian 2016ko urtarriletik aurrera, eta artikuluak argitaratzeko aukera (18.000 ale/hilabete-ko tirada).

•     dss2016.eu webgunea, logotipoa babestutako proiektuaren orrian agertzea eta babesleen orrialdean agertzea.

•     Inpaktua sare sozialetan.

•     Markaren presentzia DSS2016EUk Alderdi Ederren ipiniko duen Info Pointeko pantailan 2016 osoan.

•     Publizitatea hiriburutzaren komunikabide-planean, 2016an.

•     600 euroko balioa duten DSS2016EUren merchandising-produktuak.

•     Lehentasunezko tratamendua Hiriburutzaren inaugurazio- eta itxiera-ekitaldietan eta bestelako ekitaldi berezietan.

Berariazko kontraprestazioak:

•        Logotipoa agertzea babestutako proiektuaren baitan sortutako marketineko euskarrietan eta horren aurkezpen-prentsaurrekoan.

•     Doako sarrera sorta bat, babestutako proiektuaren sarrera ordainpekoa bada eta egingo den aretoak edukiera mugatua badu.

•     Lehentasunezko tratamendua babestutako jardueren esparruan.

•     Enpresa-abegi oneko eta marketineko ekitaldiak egiteko aukera babestutako proiektuen esparruan.

 

PROIEKTUAREN LAGUNTZAILEA    > 10.000-100.000

Kontraprestazio orokorrak:

•     Proiektu-laguntzailearen kategoria.

•     Komunikazio-euskarri guztietan «DSS2016EUren babeslea» logotipoa erabiltzea, laguntzaileak egoki iritzitakoaren arabera, akordioa sinatzen denetik 2016. urtearen amaierara arte.

•     Lankidetza-akordioa albiste gisa ustiatzea.

•     Lau publizitate-zerrenda urtean hiriburutzaren egunkariko orrien beheko aldean 2016ko urtarriletik aurrera, eta artikuluak argitaratzeko aukera (18.000 ale/hilabete-ko tirada).

•     dss2016.eu webgunea, logotipoa babestutako proiektuaren orrian agertzea eta babesleen orrialdean agertzea.

•     Inpaktua sare sozialetan.

•     Markaren presentzia DSS2016EUk Alderdi Ederren ipiniko duen Info Pointeko pantailan 2016 osoan.

•     Publizitatea hiriburutzaren komunikabide-planean, 2016an.

•     400 euroko balioa duten DSS2016EUren merchandising-produktuak.

•     Lehentasunezko tratamendua Hiriburutzaren inaugurazio- eta itxiera-ekitaldietan eta bestelako ekitaldi berezietan.

Berariazko kontraprestazioak:

•     Logotipoa agertzea babestutako proiektuaren baitan sortutako marketineko euskarrietan.

•     Doako sarrera sorta bat, babestutako proiektuaren sarrera ordainpekoa bada eta egingo den aretoak edukiera mugatua badu.

•     Lehentasunezko tratamendua babestutako jardueren esparruan.

•     Enpresa-abegi oneko eta marketineko ekitaldiak egiteko aukera babestutako proiektuen esparruan.

Behin kategoriak deskribatuta, zehaztu behar da, babesleek edo laguntzaileek aurkeztutako eskaintzetatik eratorritako lehia-baldintza bereziak kontuan hartuta, eskaintzaileen aldeko eskubide bereziak adostu ahal izango direla, Fundazioaren kontraprestazioak baldintza berezi horietara egokitu daitezen.

Azkenik, aipatu behar da Fundazioak abian jarri zuela enpresa txiki eta ertainentzako dohaintza-lerroa, DSSINNOVA2016 izenekoa, funtzionamendu-arau propioak dituena.


IV.    Harremana formalizatzea

Fundazioak eranskinean atxikitako iragarkia argitaratuko du, hirugarrenak kontratatzearen arloan sarbide-askatasunaren eta publizitatearen printzipioak bete, eta Fundazioak laguntzak eta babesletzak lor ditzan.

Iragarkia Fundazioaren webgunean eta eskualdeko nahiz Estatuko tirada handieneko egunkarietan argitaratuko da, iragarkiak ahalik eta hedapen handiena izan dezan.

Iragarkiak, batetik, enpresei eta herritarrei dei egiten die Fundazioaren ardurapeko proiektuan laguntzeko, eta bestetik, oraingo laguntzen eta babesletzen plana aipatzen du.

Horren edukiaren arabera, enpresek eta herritarrek beren eskabideak aurkeztu ahal izango dituzte eskaera-inprimaki baten bitartez. Interesdunek webgunean topatuko dute, eta iragarkian zehaztutako eran helarazi beharko diote Fundazioari.

Eskaera jasota, Fundazioak aztertu, eta, hala badagokio, interesdunarekin negoziatuko ditu laguntzaren eta/edo babesletzaren gaineko zehaztapenak.

Laguntza edo babesletza berdinaz arduratzeko asmoa badute interesdun batek baino gehiagok, eta horien prestazioak elkarren osagarri ez badira (esaterako, sektore baten esklusibotasuna, babesletza mota bera egin nahi izatea pertsona batek baino gehiagok, etab.), Fundazioaren teknikariek, aurkeztutako eskabideak aztertuta eta negoziazioak gauzatuta, txosten bat osatuko dute, Fundazioaren interesak kontuan hartuz, lehiakide interesdun artean hautatutako izangaiaren proposamena arrazoitu beharko dena edo, aplikatu behar izanez gero, egokitzat hartutako kontratazio-arauak beteko direna. Txosten hori igorriko zaio kontratua formalizatzeko ardura duen organoari, proposatutako hautagaien hautaketan azken hitza izango duena.

Iragarkian bertan ezartzen da gehieneko epe jakin bat dagoela laguntzak edo babesletza egiteko eskabideak aurkezteko. Epe hori igarota, aurkeztutako eskabideak aztertu, izapidetu eta/edo aurkeztutako proposamenen baldintzak negoziatuko dira. Hala eta guztiz ere, epe horren ondoren, edozein interesdunek aurkez ditzake laguntza-, lankidetza- eta babesletza-proposamen berriak. Nahinoiz egin ahal izango du, ez delako aurretiazko deialdirik beharko. Proposamen berri horiek banaka aztertu eta landuko dira.

Azkenik, kontraprestazio mistoko lizitazioei dagokienez, kontratazioa honakoek ezarritako izapideen arabera gauzatuko da: dagozkion pleguak eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua.  


V.    Estatuak onartutako «aparteko interes publikoa duten ekitaldien laguntza-programak» arautzeko zerga-araubidearen aipamen berezia

Irabazi asmorik gabeko erakundeen eta mezenasgoen pizgarri fiskalen zerga-araubidearen gaineko abenduaren 23ko 49/2002 Legearen 27. artikuluan ezarritakoari jarraiki, 2014 urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren gaineko abenduaren 23ko 22/2013 Legearen berrogeita hamabigarren xedapen gehigarriak, «Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuari aplikagarri zaizkion hobari fiskalak» izenekoak, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateari aparteko interes publikoko gertaera iritzi dio.

Honakoa dio xedapen gehigarri horrek:

«Bat. Donostia 2016ko Europako Kultura Hiriburu izatea aparteko interes publikoko gertakaritzat hartuko da, irabazi asmorik gabeko erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoaren zerga-pizgarriei buruzko abenduaren 23ko 49/2002 Legearen 27. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

Bi. Gertakari horri laguntzeko programak 2014ko urtarrilaren 1etik 2016ko abenduaren 31ra arte iraungo du.

Hiru. Egindako gastuak programaren helburuekiko eta egitasmoekiko bat datozelako ziurtagiriak aipatutako 49/2002 Legean ezarritakoari jarraiki egingo dira.

Lau. Gertakaria behar bezala garatuko dela ziurtatzen duten jarduerak dira gauzatu beharrekoak. Berariazko jarduerak eskudun organoak garatuko eta zehaztuko ditu egitasmoetan eta programetan, aipatutako 49/2002 Legean ezarritakoari jarraiki.

Bost. Programa honen zerga-onurak 49/2002 Legearen 27.3 artikuluan xedatutako gehienekoak izango dira.»

Bestalde, 2015eko otsailaren 23an sinatu zen «lankidetza-hitzarmena Donostiako Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Donostia/San Sebastián 2016 Fundazioaren artean, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburutza aparteko interes publikoko gertakaria kudeatzeko erakundearteko batzordea sortzeko».

Hitzarmen horren babesean sortu da aipatutako zerga-araudiak agintzen duen erakundearteko batzordea, aipatutako xedapen gehigarriaren arabera, besteak beste, abenduaren 23ko 49/2002 Legean ezarritako zerga-onurak izango dituzten jarduera-planak eta -programak zehazteko eta garatzeko ardura izango duena.

Erakundearteko batzorde horrek onartuko ditu aipatutako xedapen gehigarrian zehaztutako zerga-onurak sor ditzaketen jarduera-planak eta -programak, hala nola enpresa laguntzaileentzako informazio-eskuliburua.