Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Bernardo Atxagaren 'Lu eta Le' obra abenduaren 4an estreinatuko da
2016-11-13

Bernardo Atxagaren 'Lu eta Le' obra abenduaren 4an estreinatuko da

Donostia 2016k eta Ados Teatroak Lu eta Le obra aurkeztu dute; abenduaren 4an estreinatuko da, Victoria Eugenia Antzokian.

Bernardo Atxaga da obraren egilea. Ikuskizuna Garbi Losadak zuzenduko du eta musika, berriz, Juan Carlos Perez konpositorearena da.

Obrak Atxagak Xabier Lete eta Lourdes Iriondoren munduari zuzendutako begirada azaltzen du. 

Donostia 2016k eta Ados Teatroak Lu eta Le obra aurkeztu dute; abenduaren 4an estreinatuko da, Victoria Eugenia Antzokian, 19:30ean. 

Testua Bernardo Atxagak idatzi du, DSS2016EUk enkargatuta, Gabon, Txirrita proiektuaren baitan. Hasierako ideia Leteren titulu bereko obra berrinterpretatzea zen, baina Atxagarentzat «Egunsentiaren esku izoztuak liburuan ageri zena sakonagoa zen, unibertsalagoa, egiatiagoa; gainera, Gabon Txirritaren estiloa eta forma oso urrun sumatzen nituen nigandik, zeren abangoardiaren ildoa iruditu izan baitzait beti antzerkirako egokiena». Arrazoi horiek eta publikoarengan atxikimendu sentimentalik ez sortzeko nahiak Asteasuko idazlea beste proposamen bat egitera eraman zuten.

Antzezlan honetan Atxagak Xabier Lete eta Lourdes Iriondoren munduen ikuspuntu pertsonal bat planteatzen du. Testua, lengoaia dramatiko ez konbentzional batez, bi protagonisten figuraren inguruan osaturiko eszena eta eszena zatirekin osaturiko kaleidoskopioa da, Juan Carlos Pérez-ek sorturiko jatorriko partiturarekin osatua. Sortzaile hauek biek, Garbi Losadarekin batera, egitura dramatiko eta musikal abstraktua planteatzen dute, ohizko planteamenduetatik haratago doana, forma eta testuaren biluztasunaren bila beti ere.

Testuaren izaerak, Leteren mundua kaleidoskopio gisa osaturikoak, eta bertako pertsonaia alegorikoek, eszenaratze ez naturalista bat proposatzen du eta baita mugimendu koreografiatuak ere, solemneak batzuetan, erritutik oso hurbil beste batzuetan.

Errealismotik haratago dagoen atmosfera honetan, Ramon Agirre eta Joseba Apaolaza aktoreek eta Klara Mendizabal abeslari-aktoreak, errealismotik at egongo den interpretazio kodea izango dute. Arreta handia ipiniko da espresio eta keinuen zehaztasunean, hala nola, testuaren erritmo eta intonazio ez naturalistan. Helburua “musikala” ez da izango testuaren ulermenaren bidez bakarrik publikoarengana iristea, baizik eta, hitzen musikaltasunarekin, errepikapenekin, erritmo aldaketekin, zuzeneko musika eta abeslariaren arteko interakzioarekin komunikazio egoera zabalago bat sortzea.

Emanaldia euskaraz izango da, gaztelaniazko azpitituluekin.

Sarrerak salgai

Abenduaren 4ko Victoria Eugenia Antzokiko emankizunerako sarrerak salgai daude Donostia Kulturaren web-orrian, eta haren bulegoetan, 10 euroan.