Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Gernikako Bakearen Museoak, Gernika Gogoratuz eta Donostia 2016k "Itsasoratze Artibista: arterapia eta artibismoa" liburua aurkeztu dute
2017-02-06

Gernikako Bakearen Museoak, Gernika Gogoratuz eta Donostia 2016k "Itsasoratze Artibista: arterapia eta artibismoa" liburua aurkeztu dute

Liburuak Itsasoratze artibista ekimena lideratu zuten mugimendu sozial eta aktibisten (lokalak zein nazioartekoak) lan ildoak batzen ditu.

Paperean egindako argitalpena gaurtik aurrera Gernikako bakearen Museoko dendan erosi ahalko da. Bertsio elektronikoa, dohain deskargatu ahal izango da www.bakearenmuseoa.org eta www.gernikagogoratuz.org web orrialdeetan.

Gernikako Bakearen Museoa, Gernika Gogoratuz eta Donostia 2016k Itsasoratze artibista: arterapia eta artibismoa liburua aurkeztu dute gaur. Bertan, ekimena gidatu zuten mugimendu sozial eta aktibisten (lokalak zein nazioartekoak) lan ildoak bilduta daude. Besteak beste, liburuan Nazioarteko Arpilleren Forum-a, Kolonbiako Ruta Pacifica de las Mujeres, New York-eko Circus Amok-eko Jennifer Miller, guztion ongiaren ekonomia eta beste hainbat testu daude.

Gaur egungo erronka sozialak artearen bidez zelan bideratzen diren ikertzeko, horietan partehartzeko zein erakusteko jaio zen proiektu hau. 2015eko urritik 2016ko abendua bitartean eta ekimen ezberdinen bidez, Itsasoratze artibistak gure gizarteak gaur egun dituen ingurugiroarekiko eta gizartearekiko erronkak  landu egin ditu mugimendu lokal eta nazioartekoen laguntzarekin. Horrela bada, antzerki soziala, zapalduen antzerkia edota ekintza zuzenen hainbat ordezkari ageri dira.

2016ko abenduan Itsasoratze artibista erakusketa inauguratu ondoren Gernikako Bakearen museoan martxoaren amaiera arte ikusgai egongo da. 350 orrialdetako dituen liburuan ekintza guztien berri ematen da, beraz, gaiaren inguruan interesa daukan edozeinek, mugimendu sozial eta artibistek (lokalak edota nazioartekoak) aurrera eraman dituzten ekintzak zuzenenak ezagutu ahal izango ditu.

Horrela bada,  liburuaren argitalpenak Itsasoratze Artibista ekimenari amaiera eman dio, Donostia 2016ren Bakearen Itsasargiaren, Gernikako Bakearen Museoa eta Gernika Gogoratuzen babespean jaio izan zen proiektuak zortzi ekimen ezberdin izan ditu Euskadin zehar, nazioarteko fórum bat eta bi erakusketa zehar.

Liburuaren zabalkundea

Argitaratu berri den liburua Gernikako Bakearen Museoko dendan salgai dago 28€-ren truke. Dohainik deskargatzeko aukera egongo da baita www.bakearenmuseoa.org eta www.gernikagogoratuz.org web orrialdeetan.