Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Donostia 2016 proiektua, urteko kultur erakunde eta gertaeren zerrendan hirugarren
2017-02-07

Donostia 2016 proiektua, urteko kultur erakunde eta gertaeren zerrendan hirugarren

Observatorio de la Culturaren 2016ko kultur erakunde eta gertaera garrantzitsuenen zerrendan Pradoko Museo Nazionala eta Reina Sofía Museo Nazional Arte Zentroa bakarrik daude DSS2016EUren aurretik.

Fundación Contemporáneak kultur arloko ehunka profesionalekin elkarlanean egiten du urteroko kontsulta hau.

Ikerlan honen arabera, Donostia da 2015 urtearekin alderatuta bere kultur eskaintzaren kalitatea eta bere programazioan berrikuntza gehien hobetu dituen hiria.

Sueno 1240

Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburua Estatuko urteko kultur erakunde edo gertaeren artean hirugarren nabarmenena bezala hautatu dute Observatorio de la Cultura azterlanean. Fundación Contemporáneak urtero egiten duen ikerketa honek neurgailu batzuen bidez kultur sektoreari pultsua hartzea eta gabezia eta aukerak identifikatzea ditu helburu.

Ikerlana kultur arloko 361 profesionalek osatutako talde bati egindako kontsultaren emaitza da. Talde honen ardura izan da autonomia erkidegoen eta hirien kultur jarduera aztertzea, bai eta 2016 urtean kultur esparruan aipagarrien diren proiektu eta ekintzak aukeratzea ere.

Urteko erakunde eta gertaeren artean, Donostia 2016 Pradoko Museo Nazionalaren eta Reina Sofía Museo Nazional Arte Zentroaren atzetik bakarrik geratu da. Hortaz, esan daiteke Hiriburutza izan dela Estatuan urte osoko gertaerarik garrantzitsuena azterlan honen arabera, eta baita Euskal Herriko erakunde edo gertaera nabarmenena ere, Guggenheim Museoa eta Donostiako Zinemaldia bezalako erakunde esanguratsuen gainetik.

Ikerketak Bake-ituna eta Uda gau bateko ametsa nabarmendu ditu Donostia 2016ren proiektu nagusietako bi bezala.


Donostiako kultur eskaintza, onenen artean

Aipagarria da, bestalde, Donostiak 2015 urtearekin alderatuta izan duen igoera nabarmena bere kultur eskaintzaren kalitatean (%24,4tik %41,9ra) eta bere programazioaren berrikuntzan (%14,5etik %31,9ra). Donostia da, nabarmen, Estatu osoan bi atal horietan bere balorazioa gehien hobetu duen hiria, hein handi batean, Hiriburutza-proiektuari esker, pentsatzekoa denez. Madril, Bartzelona eta Bilbo dira balorazio hobea duten hiri bakarrak.

Donostia 2016z gain, ikerlanak lehentasunezko tokia eman die Estatuko panoraman hiriko beste kultur erakunde eta gertaerei ere, tartean, Zinemaldiari, Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentro Tabakalerari, Jazzaldiari eta Musika Hamabostaldiari.

Ikerketa osoaren emaitzak hemen