Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
emusik
2015-05-05

5.000 musikari ariko dira batera Anoetan, Europaren Egunean

Bost mila musikaritik gora ariko dira larunbatean Anoetako estadioan ospatuko den ekitaldian. Ekimen hau, XII. Europako Musika Eskolen Jaialdiaren inaugurazio-ekitaldiaren aurrekari izango da. Herritarrei parte hartzeko deia luzatu diete antolatzaileek.

Emusik albistea

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera batuko dira musikari nahiz dantzariak Anoetako oholtza gainean. Juan Jose Ocon izango da ekitaldiaren zuzendari, Olatz Beobideren koordinazio artistikoaren laguntzarekin. Antolatzaileek herritarren parte-hartze aktiboa bultzatu nahi dute eta horretarako sortutako bide ezberdinen berri eman dute gaur 2016 Gunean.

Ekitaldi honetan parte hartzeko interesa duen herritar orok gonbidapen bat lortu ahal izango du crowdfunding bidez. Bost euroko ekarpenarekin, pertsona bakoitzak gonbidapen bat eskuratuko du, eta 5 euro gehiagoren truke, jaialdiaren kamiseta ere bai, hori izango da ekimenari babesa erakusteko modua. Gonbidapenak jaialdiaren egunera arte izango dira eskuragarri Fnac dendan (Urbieta, 9) eta baita sarean ere.


Programa

Entseguan, dantzari-talde batez lagundutako 5.000 musikarik hartuko dute parte. Azken horiek, arratsaldeko 17:00etatik aurrera eta ordu betez, lau abesti interpretatuko dituzte: Txanton Piperri (Buenaventura Zapirain), Europako Ereserkia, Raimundo Sarriegiren San Sebastian Martxa eta Musikatu Bizitza, herritarrei zabaldutako lehiaketa bitartez aukeratutako abestia, Garazi Zabaleta gazte beasaindarrak sortutakoa. Abesti, partitura eta audio guztiak musika-eskolaren webgunean erabiltzaileen eskura egongo dira.

Horrez gain, ekitaldi hau berezia eta asmo handikoa bihurtzeko intentzioarekin, sorpresa ugari egongo da ikuslearentzat (koreografiak, aktoreak, gorputz-perkusioa, etab.). Herritarren eskura jarriko da inaugurazio-ekitaldiaren entsegu hau, eurek ere aldaketak eta hobekuntzak proposatzeko aukera izan dezaten.

Musikaldia Errenterian

Larunbatean baita ere, Musikaldia jaialdiaren XII. edizioa ospatuko da Errenterian, Musika Eskolen Elkarteak bi urtero antolatzen duen ekimena. Edizio honetan 46 euskal musika-eskolatik iritsitako 3.000 ikasle inguruk hartuko dute parte herrian zehar ezarritako 9 eszenatokitan. Horiek, Anoetako entsegu orokorrean izango dira arratsaldez.