Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut

Komisario berriak: ibilaldi-bisita

2017-03-04 12:30
Artium
Francia Kalea, 24, 01002 Vitoria-Gasteiz, Araba, España
Vitoria-Gasteiz, Euskadi
Komisario berriak: ibilaldi-bisita
Komisario Berriak

KOMISARIO BERRIAK | Ibilaldi-bisita

“La naturaleza y su temblor” site-especific motako interbentzio-mekanismo bat da, errealitatearen inguruko ibilaldi edo bisita lasaia. Antzerkiaren, gorputzaren, pentsamenduaren eta zinemaren tresnak baliatuz, beste errealitate bat erakutsi asmo du, ikusleari bere fantasmagorian barneratzeko gonbita eginez eta ingurua hautemateko beste aukera batzuk emanez, hark beste era batera begiratu, deszifratu eta ulertu ahal izan dezan.
Artelana, hain zuzen ere, hiri bakoitzean zehaztuko den oinezko ibilaldi bat izango da, non ikusleek bestela hautemango baitute errealitatea, inguruari behatuz eta entzungailuei adi egonez.

Biografia:

Moare Danza, euskal emakume koreografo batzuek 1992an sorturiko taldea, zuzeneko arteen esparruko lan etengabearen erreferentziazko egitura da. Urte askoan, dantzaren alorrean ikertzen, dibulgatzen eta irakasten aritu da, eta Dantza Berriaren ildoan espezializatu. Moare Danzak askotariko arte-esparruetako profesionalekin batera lan egiten du, baita artearen esparrutik kanpokoekin ere, gorputzaren esanahia eta gure gizartearen mugimendua ulertu nahian, besteak beste.

Sociedad Doctor Alonso konpainia Tomas Aragay zuzendari eszenikoak eta Sofia Asencio dantzari eta antzerkigileak zuzentzen dute, eta ikuskizun edo proiektu guztiak 0. puntutik planteatzen ditu, hizkuntza aldiro birplanteatzeko. Generoak, forma eszenikoak eta jende-motak nahasten ditu, eta, hala, agertokia bizitzeko bere modua sortzen du. Konpainiarentzat, agertokiak ikusgarritasuna behar du, baina baita batere ikusgarriena ez den hori ere, ikuslearen pertzepzioa lekuz aldatzen joan dadin.

*Izen emateko idatzi email bat komisarioberriak@dss2016.eu helbidera.

MARTXOAK 4

1go pasea: 12.30 (Artium-etik irtenda)

2. pasea: 18.00 (Artium-etik irtenda)

Artium

Francia Kalea, 24, 01002 Vitoria-Gasteiz, Araba, EspañaGet directions