Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut

Tirabirak | Aurkezpena

2017-02-23 18:30
Tabakalera: UBIK
Andre zigarrogileen Plaza, 1, 20012 Donostia, Gipuzkoa, España
San Sebastián,
Tirabirak | Aurkezpena
Tira-birak
Prezioa: doan

tirabirak

TIRABIRAK / Tiras que aflojan proiektuak erakusten du, 1977 eta 2016 bitartean, egunkarietan argitaratutako binetek euskal gatazka nola jorratzen duten. Ez da baina, ikerketa-proiektu soil bat baizik eta aukera paregabea iragan hurbilaren inguruko hausnarketa eta berrikusketa kritikoa egiteko eta bere horretarako euskarri eta lengoaia desberdinak erabiliz.

UPV/EHUko EMAN ikerketa taldeak, Donostia 2016 Fundazioarekin eta EITBrekin batera osatutako lantaldeak gatazkaren errepresentazioak diren binetei, marrazkilarien iritziei eta testuinguruari buruzko lana burutu du. Gainera, diseinatu du plangintza oso bat prozesuan bildutako, tira grafikoak, elkarrizketak eta momentu historikoari buruzko informazioa jendarteratzeko. Transmedia ikuspegiarekin eraikitako proiektuan bideoak, aplikazio informatikoak, argitalpenak eta aurrez aurreko ekitaldiak antolatu dira.

Proiektua gauzatzerakoan hiru izan dira produktu esanguratsuenak: erakusketa ibiltaria, liburua eta dokumental interaktiboa. Lehenarekin Euskal Herriko hainbat hiri eta herri bisitatu dira maila fisikora ekarriz jendea eta bineten arteko kontaktua: Iruñea, Bilbo, Donostia, Errenteria, Gasteiz... Liburuak transmedia ikuspegia paperetik abiatu du. Eta, dokumental interaktiboaren bidez, lekua eta denbora mugez harago, berrogei urte hauetako 1.200 bineta jartzen dira ikusgai eta horrekin batera Forges, Zaldieroa, Axpi, Peridis, Tasio, Oroz ala Zulet bezalako marrazkilarien elkarrizketetan murgiltzeko aukera eman.

Aniztasuna eta ikuskera zabalarekin eraikitako proiektuak euskarri fisiko eta birtualak konbinatzen ditu, erabiltzaileari kontaktu moduak ugarituz eta bizipena aberastuz.

HIZLARIAK: Bea Narbaiza Amillategi, ikertzailea eta irakaslea, UPV/EHU; Libe Mimenza Castillo, ikertzailea eta irakaslea, UPV/EHU; Mario Zubiaga Garate, ikertzailea eta irakaslea, UPV/EHU.

Tabakalera: UBIK

Andre zigarrogileen Plaza, 1, 20012 Donostia, Gipuzkoa, EspañaGet directions