Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Elkarrekin bizi = X

convivirx

Elkarrekin bizi = X

Elkarrekin bizitzea zuk eta nik bat egitean sortzen dugun espazioa da. Batak bestearengandik ikastea da, harremanetan egon eta besteen iritzia ulertzea, nahiz eta ez partekatu. Elkarrekin bizitzea proiektu komunetan murgiltzea da, denon onurarako.

Begi-bistakoa izan daiteke, baina elkarrekin bizitzea partekatutako bizitza eraikitzea da, denon artean, mundu guztiarekin. Elkarrekin bizitzea bata bestearen bizikide izatea da.

Auzoko zaratatsuaren bizikide, auzokide. Kaleko txirrindulariaren bizikide. Bizikide izatea mormoiekin, katolikoekin, ebanjelikoekin, zientziologoekin, agnostikoekin, ateoekin eta atea jo berri duten Jehovaren Lekuko parearekin. Ondoko toailan dagoen emakume horrekin bizikide izatea, edertasun kanonei jarraitu ez arren bainatzera doanarekin. Turistekin. Ideologia, kredu, etnia, gustu, umore, gizarte-maila edo jatorri kultural desberdina dutenekin.

Txakurra, katua, zaldia edo beste edozein animalia dutenekin. Argentinar, kolonbiar, ekuadortar, ukrainar, aljeriar, senegaldar, txinatar, marokoar, siriar, errumaniar, irakiar edo beste edozein herrialdetatik datozen pertsonekin. Bibolina, pianoa, tronpeta, bateria edo klakea ikasten ari den bizilagunarekin. Errudun eta biktimekin, eta alderantziz. Ezkertiar, anarkista, independentista, nazionalista, sozialista, feminista, animalista, kapitalista edo beste edozein –ista daramatenekin. Ezagutzen duzunetik urruntzen diren pentsamolde, otoitz eta hitzak barnean dituztenekin. Homo, trans eta heteroekin. Euskaldun, espainiar, katalan, extremadurar, europar eta aberririk ez duten mota askotako pertsonekin. Itsu, gor, autista eta arrazoi fisiko, kognitibo, sentsorial edo intelektualengatik etiketa jakin bat daraman pertsona ororekin.

Hau da, bizikide izatea “besteak” bezala ikusten ditugun pertsona horiekin guztiekin. Elkarrekin bizitzea gaitasun bat da; trebetasun bat harmonian espazio fisiko eta mentala partekatzeko, arazoak gainditzeko eta komunitate bat sortzeko. Bizitza komun bat sortzeko proiektua.

 Gerta liteke, batzuetan, ez jakitea nola bizi elkarrekin, ez izatea gai edo ez egotea prest. Une horietan, kultura da gauzak errazteko gakoa. Musikak, eskutik helduta dantzatzeak, antzerkiak, hitz egiteak, eztabaidatzeak, pentsatzeak eta barre egiteak hurbiltzeko balio digute. Urrun uste genuen hori ezagutzera garamatzate, besteen azalean jartzera.

Gure proiektuan kultura elkarrekin bizitzeko tresna da eta erronka kolektibo horri heltzeko herritar guztiak inplikatu nahi ditugu.

Horixe da DSS2016EUren esentzia, arima, eta zu funtsezkoa zara horretan guztian.

Begiratu programa eta anima zaitez parte hartzera.

 

 

 

Deskargatu programa