Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut

Saregileak

Boluntario izan zinen edo, guk esan ohi dugun bezala, saregile. Saregile esaten zaie sareak josten dituzten pertsonei. Itsasoarekin estuki loturiko lanbide hori gabe, arrantzaleek ezin izango lukete haien egitekoa bete. Eta horixe zen DSS2016EUren filosofia: proiektua herritarrei eta zuri esker eraiki zen.

 

Boluntariotza espazioetan egon zinen, boluntaritzan interesa zuten pertsonen eta DSS2016EUko proiektuen arduradunen arteko elkargunea, bertan informazioa partekatu genuen eta, zure esperientziak abiapuntu hartuta, boluntariotza programa eraikitzen joan ginen.

Giro ona hurbil-hurbiletik bizi zenuen. “Dena ondo atera da” sentimendu gogobetegarria partekatu zenuen. Jende berria eta interesgarria ezagutu zenuen. Donostia 2016 nazioarteko arrakasta bilakatzen lagundu zenigun eta beste era batera bizi zenuen; izan ere, ez da gauza bera proiektuaren parte izatea edo kanpotik ikustea.

Hainbat egiteko zeuden: komunikazioa eta dokumentazioa, informazioa eta pertsonen harrera, kultura-ekintza, behar bereziak zituzten pertsonei laguntzea, logistika, ebaluazioa... Eta, jakina, bakoitzak bere erritmoan egin zuen lan. Urte osorako inplikatzeko aukera zegoen, edo ekintza puntualetan soilik parte hartzekoa, mikroboluntariotza kultural eredu batean parte hartzeko aukerarekin. 

Hona hemen boluntariotzaren bizipenak jasoz denon artean garatu genuen lanaren adibide bat:

banner saregileak