Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut

DSSINNOVA2016

 

DSS2016EUk hasieratik garbi izan zuen funtsezkoa zela tokiko enpresa-ehuna proiektuan inplikatzea. Donostiako Sustapenak enpresa-erkidego bat sortu nahi izan zuen, izaera berritzailea izanik lurraldeko DNAren oinarrizko elementua. DSSINNOVA2016ra atxikita, enpresek beren irudia Donostia 2016 proiektuarekin lotzea lortu zuten, enpresa berritzaile gisa ospea areagotzearekin batera. Halaber, Europan ezagutzera ematea lortu zuten, eta berrikuntzarekin zerikusia zuten topaketa profesionalen programan parte hartu zuten.

Gainera, Europako Kultur Hiriburutzan parte hartzearekin, onetsi egin ziren gure inguruneko enpresek egiten zuten lana eta ahalegina eta abian jartzen zituzten ekimenak eta proiektu berritzaileak.

DSSINNOVA2016rekin bat egin zuten enpresa eta agente berritzaileek gutxienez 3.000 €-ko ekarpena egin zuten; hori gastu bezala %100 kendu zitekeen eta beste %18a kendu zitekeen enpresak Sozietateen gaineko Zergan ordaindu beharreko kuota osotik.