Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Misioa, ikuspegia eta balioak

Misioa, ikuspegia eta balioak

Misioa

Donostia / San Sebastian 2016 Europar Kultura Hiriburutzak helburu zuen gure lurraldean eta Europan herritar guztion arteko harremanean, berdin eta ezberdinen artekoan, oinarrituriko elkarbizitza eredu berri eta jasangarri bat sortzea.

Horretarako, esperimentazio eta ikaskuntza testuinguruak (baliabideak, guneak, arreta fokuak eta denbora-espazioak) sustatzen eta ahalbidetzen zituen, non eratu, kontzentratu, koordinatu eta ikusaraz zitezkeen prozesu berritzaileak, elkarlanekoak eta askotarikoak (kokaleku, hizkuntza, eragile, diziplina eta publikoei zegokienez); prozesu horiek herritarrak inspiratu, trebatu eta ahalduntzen zituzten, eredu berriaren protagonista aktibo eta konprometitu izan zitezen, baita 2016tik aurrera ere.

 

Ikuspegia

Donostia-San Sebastian 2016 Europako Kultura Hiriburutzak jomuga zuen 2027. urtean gurea izatea gatazkak gainditzeko gaitasunak eta tresnak dituzten pertsonez osatutako gizartea, eta bere baitako kideak komunitate solidario batean elkarlanean eta bakean konpartitzen bizitzea.

Gizarte irekiagoa izatea, aniztasuna aberastasun iturri gisa errespetatzen eta balioesten duena, berdintasuna sustatzen duena. Gizarte horretako kideok herritar gisa dagokigun esparru orotan parte hartzea, erantzukizunez eta era aktiboan, arlo publikoan inplikatuz eta demokraziaren erabilera errealagoa eginez.

Gizarte kosmopolitagoa izatea, tokikoa Europarekin eta munduarekin konektatzen duena, norberaren nortasunetik besteei ekarpenak egiten dizkiena, eta identitate horren mugak zabaltzen dituena norbera aberasteko.

Gizarte sortzailea izatea, ekonomia, ingurumen, arlo sozial eta kulturarekiko jasangarritasuna lortzeko oinarri berriak sortzeko gai dena. 

Balioak

DSS2016EU balio jakin batzuk sustatzen saiatzen zen, bai erakundean bertan eta bai gizarte guztian, eta horiek jarrera, portaera eta irizpideetan gauzatzea bilatzen zuen. 

Donostia 2016ren jardunaren atzean zeuden balioak honakoak ziren: sormena, irekitasuna, aniztasuna, ororen ongia, ardura eta erantzukizuna, begirunea eta enpatia eta euskara.