Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Helburuak

Helburuak

Proiektuaren oinarri estrategikoei erreparatuz, elkarrekin erlazio estua duten lau erronka ondoriozta daitezke. Erronka horiek gainditzeko helburuak zehaztu behar dira eta helburu horiek betetzera bideratu behar da DSS2016EUren jarduna.

 

Elkarbizitzarako eta erlazionatzeko modu berriak ikertzea

• Hezkuntzaren eta kulturaren alorretatik elkarbizitzaren inguruko gaiak lantzea elkarlanean, ondoren, hausnarketa kritikoa, ikuspegi konstruktiboa eta lan kolektiboa egiteko.
• Dibertsitatea aberastasun iturri gisa sustatzea eta azpimarratzea: eragile, sentsibilitate, proiektuaren formatu, diziplina eta tipologia, kokaleku, hizkuntza, publiko eta abarren dibertsitatea.
• Desberdinen arteko elkartzeak eta lankidetza sustatzea (jakindurien eta sentsibilitateen hibridazioa, diziplinartekotasuna, belaunaldiartekotasuna), elkarren arteko ezagutza, errespetua eta konfiantza errazteko, bai eta emaitza gertagaitzak ekarriko dituzten energia berriaren eta konexio berrien iturri gisa ere.
• Sorkuntza eta berrikuntza erabiltzea gauzak beste modu batera egiteko, eszenategi berrietan, metodologia berriekin, ikuspegi konstruktibo batetik gauzak zalantzan jartzen eta alferrikako mugak hautsiz.
• Kode irekiko kultura sustatzea; denen eskura jartzea, elkarrekin partekatutako ikaskuntzaren eta ezagueren bitartez.

 

Kanpora irekitzea eta Europako eraikuntzan laguntzea

• Europako kultur eragileekin eta artistekin itunak, elkarlanak, trukeak eta sareko lana sustatzea, ezaguerak partekatzeko, sinergiak sortzeko, fluxuak aprobetxatzeko eta baliabideak optimizatzeko.
• Herritarrengan kontzientzia eta borondate europazalea sustatzea; horretarako, elkar ezagutzea sustatuko da eta elkartzen gaituena azpimarratuko da.
• DSS2016EUn nazioarteko publikoak barne hartzen laguntzea, esparru birtualean, hizkuntzarenean zein fisikoan, eta Hiritartasunaren lurraldea zabaltzea, mugak gainditzen dituzten eta Europa osoan banatzen diren zirkulu zentrokideetan.
• Proposamenak, balioak eta ikaskuntzak Europako beste lurralde eta errealitate batzuetara zabaltzea eta, era berean, beste lurralde eta errealitate horietakoak jasotzea.

 

Pertsonak aktibatzea (inspiratzea, trebatzea, ahalduntzea), eraldaketak onartu, gidatu eta garatu ditzaten

• Ezaguerak partekatzea, herritarrei prozesua erakustea eta parte hartzeko aukera ematea une oro
• Pertsonak trebatzea, parte hartzeko / lankidetzan aritzeko / eraldatzeko beharrezkoak diren bitartekoak eskura eduki ditzaten: prestakuntza, kogestio eta kofinantzaketako espazioak, auto antolakuntzako esperientziak, sareetan sartzea eta abar.
• Erronka kolektibo honi dagozkion helburuak antolatzeko eta betetzeko pertsonen energiak egiten duen ekarpena azpimarratzea eta nabarmentzea.
• Publikoa eta komunitarioa dena berriro pentsatzeko aukera bat sortzea, pertsona gisa dagokigun erantzukizunetik, batez ere kulturaren esparruan.

 

Prozesuaren emaitza epe luzera: eraldaketa iraunkorra + ikaskuntza besterengarria

• 2016 ondoren lanean jarraituko duten erakundeek eta eragileek proiektuarekin eta bere filosofiarekin konpromisoa hartzea; modu horretara, elkarlanean egiten diren ikaskuntzak, dibertsitatea, parte hartzeko gobernamendua, teknologia berriak eta kultura irekia indartuko eta zabalduko dira.
• Ikerketa eta trebakuntza diferentziala sustatzea kulturaren eta ekonomia sortzailearen esparruetan, tokiko ehun sortzailea babestea, nazioartean dituen konexioak indartzea, betiere suspertzen ari diren sektoreak eta gizarte berrikuntza kontuan hartuta.
• Metodologiak, prozesuak, jarduerak eta denboran duten eragina jasotzea, dokumentatzea, ebaluatzea eta ikertzea, "modelizatzeko" eta esperientzia besterentzeko.
• Proiektuan arreta berezia jartzea haurrak eta gazteak, hezitzaileak, portaera ereduak eta beste publiko eragile batzuk inplikatzeko.

 

Eraginkortasuna eta kalitatea kudeaketan

• Proiektuaren kudeaketa egokia eta eraginkorra lortzea; horretarako, lantaldearen alderdi sendoak baliatuko dira.
• Lantaldean sortutako giza kapitala zaintzea eta maximizatzea.
• Proiektuaren bideragarritasun eta iraunkortasun ekonomikoa ziurtatzea.