Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Donostiako Hizkuntzak 1761 - 2016

Europar kulturen aberastasun, aniztasun eta ezaugarri komunak balioan jarri eta Europar Batasuneko hiritarren arteko ezagutza hobetzeko asmoa izan du Donostia 2016 ekimenak. Helburu horrekin bat eginik, Donostiako aniztasun soziolinguistikoa perspektiba historikoan jartzeko asmoa duen ekimena izan zen hau:  Donostiako lehengo (1761eko) eta oraingo (2016) hizkuntza-egoeraren azterketa.

Donostiaren azken mendeotako mintzajarduna gizarte-perspektibatik aztertzeak eta ezagutarazteak gaur eguneko egoera nondik datorren irudikatzeko balio dezake, batetik. Beste alde batetik, aspalditxodanik bizi izan da Donostia iturri askotako kultura-giroan: Europako giro orokorrean kokatuta egon izan da maiz, aldez edo moldez. Proiektu honen data-mugak ez dira zorizkoak:

Donostia Europako giro kultural orokorrean kokatzen duten testigantza zuzenak ditugu 18. mendean bertan. 1761eko donostiarren hizkuntza-giroak aparteko analisia izan du ikersaio horretan, eta horren berri emateko ekimenean.

Bi ikuspuntu landu nahi izan ditu proiektuak: tokiko ikuspuntua, alde batetik, euskararen (eta tokiko kulturaren) garrantzia azpimarratuz historian zehar; bestetik, berriz, ikuspuntu globala eman nahi izan du, Donostiak Europarekin bere sorreratik bertatik izan duen lotura azpimarratuz.

Datuak

  • Eragileak:
  • Kokapena:
    Donostia
  • Hasiera:
    Azaroa 2016
  • Bukaera:
    Azaroa 2016
Show Street View

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.