Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
XXI. mendeko auzolan digitala

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak eta Wikipediaren hamabosgarren urteurrenak bat egiten dutela aitzakia hartuta, Wikipediahiri bihurtuko dugu Donostia. Nola? Hiriko eragileekin lankidetzan, hiriaren historia eta kulturari buruzko artikuluak argitaratu eta edonorentzako eskuragarri jarriz. Hiriko leku esanguratsuetan kokatutako QR kodeek mundu fisiko eta digitalaren arteko lotura sortuko dute, eta erabiltzaileari artikuluak bere hizkuntzan erakutsiko dizkiote.

Wikipediako ezagutza eta herritar zein bisitarien esperientzia uztartu nahi ditu ekimenak. Donostiari buruzko ezagutza bildu, eta gure hizkuntzetan ez ezik, ahalik eta hizkuntza gehienetara zabaldu. Horrekin batera euskal Wikipedia indartzea eta hiriari buruzko informazioa handitu, zabaldu eta modu errazean eskuragarri jartzea ere lortu nahi du proiektuak.

Arnas luzeko proiektua da dudarik gabe, Kultur Hiriburutzaren baitan hasiera eman eta aurrera begira bere ibilbidea egingo duena. Abiapuntu gisa, ekimen zehatzak definitu dira: Amarapedia auzolandegia, Wikipedia ikastetxeetan, edit-a- hon maratoiak...

Guztietan hiria bera eta herritarrak izango dira protagonista, Donostiari buruzko ezagutza sortuz eta zabalduz.