Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut

Entzumen-behatokia

Hiri- eta herritar-sareko soinu eta entzuleen arteko gurutzatzeari buruz

Txorien kantua gizakiak modu artifizialean sortutakotik bereiztezina denean, zer geratzen zaigu naturatik? Zer gertatuko litzateke hondartzako megafoniatik bestelako oharrak jasoko bagenitu, gure inguruari arreta egiteko eskatuz? Zer da entzutea entzun ezin duten pertsonentzat?

Entzumen-behatokiak gonbita egiten zigun komunikazioaren eta herritarren arteko hartu-emanei buruz pentsatzera, artesorkuntza garaikidetik, hizkuntzaren mugetatik, soinu-oztopoetatik eta elkarbizitza antolatzeko sortzen ditugun adostasunetatik abiatuta. Soinupaisaia gisa ulertzen dugun horretan kokatzen diren errealitateak hartzen zituen proiektu honek gogoan, eragiten diguten entzumen-arazo asko agerraraziz. Proiektu honek arreta egiten zien soinu-paisaian kokatutako errealitateei, eta azalerazi egiten zituzten eragiten ziguten hainbat entzute-arazo.

Entzumen-behatokiarentzat, lengoaia (hor baitzegoen sonoritate nagusia guretzat) ez zen komunikazio-tresna bat, bizitzeko modu bat baizik.

Zer da: Instalazioak, interbentzioak, egonaldia, topaketak.

Datuak

  • Eragileak:

    Koordinazioa: José Luis Espejo, Mikel R. Nieto, Xabier Erkizia. Artistak: Francisco López, Colectivo Alku, Luz Broto, Jaume Ferrete. Sortzaileak: Illart Alkorta, Myriam Ayçaguer, Txesus Garate eta Luca Rullo.

  • Laguntzaileak:

    Arantzazu Gandiaga Topagunea, Aiete Kultur Etxea, Koldo Mitxelena Kulturunea, Gipuzkoako gorren komunitatea, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa.

  • Kokapena:
    Arantzazu Gandiaga Topagunea, Aiete Kultur Etxea, Koldo Mitxelena Kulturunea, Tabakalera
  • Hasiera:
    Ekaina 2016
  • Bukaera:
    Urria 2016