Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketa

Europako inprobisatzailerik onenek Donostian izan zuten hitzordua, Europako kulturen ahozko tradizioen nazioarteko topaketan. Ordezkari sardiniar, kurdu, galego, kanariar, katalan, galestar, austriar eta poloniarrek bertsolariekin batera jardun zuten eta, horrela, zenbait tradizio batera jarri zuten eszenan, kulturen arteko elkarrizketa batean. Gurutzaketa horiek arratsaldero herritarren bila atera ziren; izan ere, hiriko espazio publikoetan izan ziren.
Goizetan, EHUren Uda Ikastaroekin lankidetzan, gaian adituak zirenek eremu horretan sakondu eta azken ikerketen berri emango zuten.

Belaunaldiz belaunaldiko transmisioa, gutxiengoan dauden hizkuntzen testuinguruen eta ahozko tradizioaren arteko erlazioa, genero-ikuspegia eta zientzian eta teknologian aplikatutako ikerketak goizeko hitzaldien edukien eta arratsaldeko aurkezpenen inspirazio izan ziren.

Nazioarteko topaketa Donostian izan zen, uztailaren 11tik 16ra, eta itxiera-ekitaldia egingo zen Kursaalen; bertan, munduko hainbat ahozko tradizio batu ziren. Gosegarri gisa, 2016ko udaberrian, Euskal Herrian aurretiko jardunaldi batzuk egin ziren, udazkenean Leonen eta Bartzelonan egin ostean.

Banner europa bat batean EUS

 

 

 

 

 

Datuak

Show Street View