Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut

Arte-ikerketarako egonaldiak

Gizartea eta artea biltzen dituzten proiektuak garatzeko laguntza

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Donostia 2016k egonaldiak egiteko bi deialdi programatu zituzten. Helburua zen gizarteari eragiten zioten askotariko gaiei buruzko ikerketa-proiektuen prozesuei laguntzea. Hala, programa hau honako proiektu hauetara bideratu zen: gizartea aldarazi eta pentsamendu kritikoa sorrarazi nahi zuten ikerketak, parte hartzeko prozesuetan arreta jartzen zuten ikerketak, herritarren arteko komunikaziobide berriak proposatzen zituztenak eta bestelako pentsamoldeekin loturak egiten zituztenak.

Artistek gauzatu beharreko ikerketa jarduera-programa batean jaso zen; beraz, osotasunean egin zen lana, eta gizarteak eta herritarrek bat egin zuten arte-praktika garaikideekin. Urtebeteko iraupena izan zuen prozesuak, eta laguntza honek barne hartu zuen hiru hilabeteko egonaldia Tabakaleran.

Norentzat:Artistentzat, jarduera artistikoen bidez europar testuinguruetan gizarte eta kultura garaikideari buruzko gaiak aztertzen dituzten ikertzaile eta teoriagile nazionalentzat, eta nazioartekoentzat.


Edukia: Ikerketa-prozesu batetik abiatutako jarduera edo saio irekien programa bat garatzea, 2016an zehar. Biak tarteka zitezkeen.

Datuak

  • Eragileak:

    Eragileak: TABAKALERA eta DSS2016EU. Bi deialdi: Bat 2015-2016 eta bestea, 2016-2017. 

  • Kokapena:
    Tabakalera
  • Hasiera:
    2015
  • Bukaera:
    2017