Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Euskal literatura itzuli, eta lau haizetara

Euskal literatura gaztelania ez beste hizkuntza batera itzultzeko aukera izango dute nazioarteko zenbait itzultzaile euskaldundu berrik. Euskarazko sorkuntza-lanak Europan barrena zabaltzeko ekimena dugu hau. Euskaraz ez dakiten herritarrek ere euskarazko literaturaz goza dezaten abiatu da proiektua, euskal literatura, hegoak zabalduz, lau haizetara haiza dadin.


Euskara ikasteko eman zaien aukera baliatuz, euskal itzultzaile eta idazleekin batera jardungo dira, mintegi batean, elkarren arteko sareak ehuntzeko. Itzultzaile euskaldundu berriek izan dituzten esperientzien berri ere emango diete herritarrei, oro har, eta itzultzaileei, berariaz, jardunaldi ireki eta programazio espezifikoen bidez. Euskarazko obrak beste hizkuntza batzuetara itzultzeko haziak ereinda, Europan loratzeko bidean izango dugu euskal sormena.

Datuak

  • Eragileak:

    Etxepare Institutua

  • Laguntzaileak:

    EIZIE

  • Kokapena:
    Gipuzkoa
  • Hasiera:
    2015
  • Bukaera:
    2016
Show Street View