Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Ikasleak eta aniztasuna abiapuntu

GAZE: Kaleidoskopio GAZE eta Donostia 2016k elkarlanean gauzatu zuten proiektua da, eta Donostia 2016ren Bestelab kaiaren baitan kokatu zen. Ekimenak hainbat diziplinatako ikasleen artean hibridazio-praktikak proposatu zituen, proiektu akademikoak aberastu, ikuspuntu berriak eman edo diziplina aniztasunaren balioa azpimarratzeko helburuarekin.

Proiektu honek “Gazte Ekinzale” (GAZE) programan izan zuen sustraia. 2008n sortutako programa honek helburu du Gipuzkoako lurraldean goi-mailako ikasketak eskaintzen dituzten ikastetxeetako ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzea. GAZEn honeko erakundeek hartzen dute parte: Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, TECNUN eta TKNIKA lanbide-heziketa sarea-.

GAZEren lan-ildo nagusietako bat zera izan da, praktikan oinarritutako ikasketa-prozesuak abian jartzea. Horretarako, harremanetan jartzen ditu eskola eta espezialitate ezberdinetako ikasleak eta haien arteko lankidetza sustatzen du proiektu errealetan edo lurraldeko gizarte-eragileek proposatutako ekimenetan.

2016n, GAZEk eta Donostia 2016k indarrak batu zituzten lan-lerro hori bultzatzeko. Horrela, 2016n sekula baino ikasle gehiago aritu ziren ildo horretan parte hartzen: 30, hain zuzen. Hiru eta bost lagun bitarteko taldetan banatuta, diziplina eta ikastetxe ezberdinetatik zetozen ikasleok tokiko eragileekin aritu ziren lanean: ACABE, Aranzadi, Bidelagun, EMAUS, Gautena, Kultura Alternatiboa eta Piztu.

Gainera, bi erakundeen lankidetzatik bigarren lan-lerro bat sortu zen: obra bati buruz nork bere ikuspuntutik interpretazio libre bat egitearena, diziplinartekotasuna sustatzeko bide bezala. Ildo horren baitan aurkeztu zen “obra baten berrinterpretazioa” lehiaketa.

 

Datuak

  • Eragileak:
  • Hasiera:
    2016ko urtarrila
  • Bukaera:
    2016ko abendua