Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Marko kontzeptuala
2016-02-17

Marko kontzeptuala

“zientziak [...] mugimendu berak osatzen ditu: mundua kode-arazo batera itzultzea; hizkuntza bateratu bat bilatzea. Bertan, desagertu egiten da kontrol instrumentalaren aurreko erresistentzia, eta heterogenotasun oro desmunta daiteke, berriro muntatu, alderantzikatu edo trukatu”.

Donna Haraway, Manifiesto Cyborg

 

Maiz, artea kode-arazo batera mugatzen dugu, eta komisariotza kode horiek itzultzeko praktikara.Arte-sistemak arte-egintza “itzultzeko” eta irakurtzeko modukoa egiteko eskatzen dio komisarioari, nahiz erakusketa bat antolatzean, nahiz arte-praktika batean laguntzean, edo erakundearen, artistaren eta ikusleen arteko “bitartekaritza” gauzatzean.Kontsumo sinbolikoaren zerbitzura dagoen “zientzi zehatza” balitz bezala, komisarioari exijitu egiten zaio interpretatzeko, antolatzeko, erakusteko, komunikatzeko; laburbilduz, zentzumenen konplexutasuna eta heterogeneotasuna sinplifikatzeko.Feminismoak 1980ko hamarkadaz geroztik zientziari (mundua hizkuntza bakar eta unibertsal batera itzultzeko asmoari dagokionez) egingo liokeen kritikari jarraikiz, komisariotzari erredukzionismoa egozteko ordua da. Gero eta tailer, ikastaro eta foro profesional gehiago eskaintzen dira, talde jakinek “itzulpen” hori gauzatzeko behar diren teknika eta lanabesetan treba daitezen eta bitartekaritzaren gaitasuna diziplina-kontrolera murritz dadin.

Laborategi honetan beste itzulpen mota bat proposatzen dugu: komunikazio perfektuaren, erabateko sarbidearen eta kode bakarraren aukera ukatzen duena.Batetik, urrundu egingo gara itzulpenaren eta hitzaren artean, itzulpenaren eta testuaren artean egin ohi den loturatik, eta arretaz ikusiko dugu artistek eta beste bizimodu batzuek kontra egiten diotela zentzumenen itzulpenari diskurtso soil gisa.Marrazkiak zer-nolako itzulpenak egiten ditu?Eta brodatuak?Eta lore batek?Nola itzultzen du gorputz batek?Eta mikroorganismo batek?Galdera horiek eta beste batzuk egingo ditugu artistekin eta beste komisario batzuekin izango ditugun elkarrizketetan. Erakusketak bisitatuko ditugu, elkarrekin irudiei begiratuko diegu eta noizean behin irakurketak egingo ditugu.DSS2016EUren programaren, eta zehazki Ahotsen Itsasargiaren nortasun-, hizkuntza-, transmisio- eta irudikapen-auziak itzulpen-kateen emaitza gisa jorratuko dira, ez kategoria tinko gisa.Beste alde batetik, komisariotza banakako praktika meritokratikoa delako ideiari aurre eginda, laborategi honek taldekako komisariotzak jorratzea proposatzen du; komisarioa autorearekin (ahots bakarra, ahots pribilegiatua) lotzen dituen ohiko identifikaziotik urrundu eta hainbat hizkuntzatako adierazpen-organo gisa bizi nahi dugu komisariotza.Halaber, ekidin egingo ditugu komisariotzaren balizko ontologiari buruzko galderak, besteak beste: zer da komisariotza?Zein da bere jatorria?Zein dira bere mugak?Zein da bere berariazkotasuna? Galdera horiek nahita baztertzen dira, arazo faltsutzat hartzen direlako.Ez dugu komisariotza ulertu nahi jatorri eta muga argiko (batzuetan gaindikatu egiten direnak) diziplina gisa. Guk proposatzen dugu komisariotza etengabeko prestakuntza jasotzen duen arlotzat hartzea, praxiari garrantzia emanez.

Feminismoak beste zientzia bat, beste interpretazio bat, beste itzulpen bat aldarrikatzen zuen bezala, guk jarrera partzialekin, kokatuekin, aldi baterakoekin konpromisoa duen komisariotza-jarduna eskatzen dugu.Bruno Latour-en hitzetan: “itzulpen bakar batek ere ezin du iraun interesei batuta eutsi eta horiek sakabanatzea ekiditeko lain”.Guk proposatzen dugun komisariotzak ekidin egiten du heterogenotasunari kontrol instrumentala egitea eta bere gain hartzen du itzulpena aldi baterako loturen mugimendua eta sakabanatzea dela beti.

 

Aimar Arriola, Tamara Díaz Bringas, Sabel Gavaldón.

2016ko otsaila