Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Berrikuntza arte eszenikoetan

Mediazio eta sorkuntza egonaldiak Euskal Herriko eta Akitaniako antzoki publikoetan

Bi urtez geroztik, Hego Euskal Herriko eta Akitaniako antzoki eta kultur zentroak ateak irekitzen ari dira, sorkuntza-fasean dauden dantza- eta teatro- proiektuak egonaldian hartzeko. Aldi berean, mugaren bi aldeetako elkarteak, herritarrak eta (batez ere) haurrak konpainia parte-hartzaileen prozesuak elkarbanatzen ari dira, proiektuok eta beren buruak aberastuz, bitartekaritza artistikoaren dinamiken bidez.

Ekoizpen eszenikoaren alorreko jardunbideak berritzeko programa honek orain arte ezarritako zenbait rol auzian jarri beharrari erantzuten dio. Izan ere, orain arte, sarritan, artista urrutiko izaki gisa ikusia zen, arrotza, burbuila batean bizi zena; ikuslea, ostera, sarrera-erosle pasiboa zen. Bestalde, kultur ekipamendua edo antzokia bi elementu haien topaleku zen. Mugalariak sorkuntza- eta hezkuntza-programa da, eta hirugarren edizio honek hasiera- hasierako helburu bera du: sorkuntza- ereduei, eta artista eta herritarren bilgune tradizionalei desafio egitea, eta euro-eskualdeko agenteen arteko zubiak eraikitzea, konpainien mugikortasuna errazteko, esperientziak trukatzeko eta etorkizunean proiektu berriak sortzeko.

Esperientzia txikiak, topaketak eta bizipenak, apurka-apurka, akupunturak bezalaxe, lurraldeko kultur ekosistema berritzen eta aberasten lagunduko dute.

 

 

Datuak

  • Eragileak:

    Donostia Kultura, Akitania-Euskadi Euroeskualdea, Errobi, Theatre des Chimeres, Scene National Bayonne sud Pays Basque

  • Kokapena:
    Akitania, Euskadi
  • Hasiera:
    2016ko urtarrila
  • Bukaera:
    2016ko abendua
Show Street View