Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut

Ezhoiko agertokiak

Hiria berreskuratzen

Kontzertuetarako erabiltzen diren eremuak dira Music Box Festibalaren ezaugarrietako bat. Hiri-eremu horiek orain arte ez dira sekula erabili kultura-xedeetarako, eta asmoa da horiek musika-kutxa bihurtzea. Horretarako, modu iraunkorrean berrinterpretatuko dira. Gainera, jaialdiaren helburua da hiria bisitatzeko eta haren kultura ezagutzeko beste modu bat bilatzea, Donostiako bazterrak musikaren bidez ezagututa eta berrezagututa.

Horrekin guztiarekin, festibalak kultura-eremuen ondarea utziko du 2017rako, eta hiriaren beste ikuskera batzuen bila dihardu, pertsonen memorian errotu eta erabiliak izan daitezen.


Proposa ezazu agertoki bat Music Box Festibalerako

Music Box Festibalak parte hartzeko jaialdia izan nahi du, eta herritarrak zuzenean inplikatzea. Hori dela eta, nahi duen orok Donostiako lekuak proposatu ahal izango ditu, 2016rako programatu diren 12 kontzertuetako bat egiteko.

Bi modutara parte har dezakezu:

  • Utzi ohar bat webgune honen azpialdean.
  • Utzi zure iradokizuna programatutako kontzertuetan jarriko diren postontzietan.

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.