Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Ondare digitalean nabigatuz

Liburutegi, museo eta artxibategietako ondarea gero eta gehiago digitalizatuta dago, eta lekuan bertan ez ezik atari digitalen bidez ere kontsulta dezakegu. Tamalez, biltegi digital hauetan dagoen informazio kopuru erraldoiak oso zaila egiten du bisitariarentzat bertako edukiak modu eraginkorrean atzitzea.

Donostialdean kultura aldetik ikusgarri diren obra eta elementu digital andana dago. Ondare horri bizia emateko sortu da Ondarebideak plataforma digitala. Bertan, adituek sortutako «erakusketa digitalak» ikusi eta jarraitu ahal izangoditu bisitariak, baita bere erakusketa propioak sortu ere, irakurketa eta interpretazio pertsonaletarako bidea eskainiz. Erakusketa edo ibilbide horiek irizpide ugariren arabera prestatu ahal izango dira: gai orokorrak (Arkitektura, Musika), garai historikoak (XIX. mendea), pertsonaiak (Aita Donostia, Bilintx)...

Ondarebideak webguneak Donostialdeko ondare digitala atzitu, erabili eta interpretatzeko modu berriak eskainiko dizkio erabiltzaileari.

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.