Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Itsas-bidaia Atlantikoko hizkuntza-aniztasunean barrena

“Tosta”, ontzietako bankada euskaraz, ardatz Atlantikoko hizkuntza-komunitate gutxitu askok partekatzen duten hitza da. Hori izan zen, hain zuzen ere, Ahotsen itsasargiaren enbaxadaren lan-esparrua, eta honakoa bere misioaren ardatzak: artearen bitartez Europako hizkuntz eta kultur aniztasuna ospatzea, hizkuntza komunitate txikien arteko trukea bultzatzea, eta tokiko hizkuntzak nazioarteko proiektuetan modu orekatuan erabiltzea. 2016ko maiatzetik irailera bitartean, Irlanda, Kornualles, Gales, Eskozia, Frisia, Galizia eta Euskal Herrian barrena ibili zen Tosta.

Itsas-bidaia hori hasi aurretik, komunitate bakoitzak erresidentzia artistiko bana antolatu du beste lurraldeetako sortzaile batentzat (deialdi irekian aukeratutakoak), hizkuntza eta kultura gutxituek inspiratuta, obra bat sortzeko. Maiatzetik aurrera, lau itsas-edukiontzi portuz portu ibili dira, eta helmuga bakoitzean kontainerrok zabaldu egin dira komunitate bakoitzean antolatu den jaialdi ibiltariaren egitura osatzeko. Guztietan eman du kontzertua Tosta Bandak, zazpi hizkuntza-komunitate gutxituetako musikariak elkartu dituen musika-taldeak; euren kulturetako kanta tradizionalak eta elkarrekin sortutako konposizio berriak bildu dituzte errepertorioan.

Tostak, gainera, erabilera linguistikoen plan bat izan du, eta bertan proiektuan zehar hizkuntzak erabiltzeko, konbinatzeko eta itzultzeko irizpideak jaso dira. Bidaian zehar bildutako irakaspenak ordenatuta, Nazioarteko kultur proiektuetan hizkuntza gutxituak lehenesteko gida ez perfektua argitaratu du Tostak.

Gida ez perfektua

 

banner tosta

Datuak