Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
William Shakespeareren lan hilezkorraren antzezpen paregabea

William Shakespeare hil zela 400. urteurrena izan zen 2016an eta bere lan adierazgarrienetako baten eszenatoki bihurtu zen Cristina Enea parkea: Uda-gau bateko ametsa. Antzerkia, dantza eta musika elkartu zituen ikuskizun bat izan zen eta publikoari parte hartzeko aukera eskaintzen ziona, izan ere, ezteietako bazkariko gonbidatuak izan ziren bertaratutakoak (7.250 lagun guztira). Arratsaldero, 250 pertsonek ezkontzarako gonbidatu papera hartu zuten eztei aurreko agape batean parte hartuz, eta jai-giroan, behin gaua iristean, antzerkia, musika eta dantza elkartzen zituen kontakizun ibiltari batean murgildu ziren, Cristina Eneako baso liluragarriko bazter eta bidexka harrigarrietan barna.

Uda-gau bateko ametsa Ahotsen itsasargian diseinatutako proposamenaren proiektu garrantzitsuenetako bat izan zen. Asmo handiko ekimena, letra unibertsalen lan kanoniko baten bitartez emozioak eragiteko, esperientzia multisentsorial bat eskaintzeko eta antzerki klasikoenari atea irekitzeko pentsatua. Iñaki Rikarte eta Fernando Bernués dira zuzendariak eta Patxo Telleriak egin du egokitzapena.

Irudiak

20 06 2016-28
20 06 2016-33
20 06 2016-40
20 06 2016-54
20 06 2016-74
20 06 2016-96
20 06 2016-143
20 06 2016-149
20 06 2016-172
20 06 2016-16
  • 20 06 2016-28
  • 20 06 2016-33
  • 20 06 2016-40
  • 20 06 2016-54
  • 20 06 2016-74
  • 20 06 2016-96
  • 20 06 2016-143
  • 20 06 2016-149
  • 20 06 2016-172
  • 20 06 2016-16
  • Datuak