Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut

Uhinetan

Uhinetan hiritarren parte hartzea eta hausnarketa bultzatu asmoz sortutako irratsaioa da. Saio bakoitzean Donostia 2016k sustatu nahi dituen balioekin erlazionatutako gai bat jorratuko da, eta gai horren inguruko esperientzia zabala duten gonbidatuek haien ikuspuntua emango dute mikrofonoaren aurrean. Jendaurreko saioa izaki, edozeinek izango du berau zuzenean jarraitzeko aukera eta baita ekarpenak edo galderak egitekoa ere.

Saio honen helburua herritarrei ahotsa emateko plataforma bat eskaintzea da, Donostia 2016k sustatu nahi dituen balio ezberdinen inguruan interesa duten edota horien inguruan lanean ari diren pertsonen arteko eztabaida ahalbidetu eta gaiarekin zerikusia ez duen jendearengara iristeko aukera emango duen bidea. Saio bakoitzaren aurretik, irratsaioan jorratuko diren gai konkretuak edo galderak planteatzeko aukera irekia uzten da. Horretarako, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora bidali beharko dira proposamenak.


Irratsaioak entzun

Uhinetan 4: "Ahalduntze digitala eta teknologikoa" (gaztelania)

Uhinetan 3: "Generoa eta tradizioa. Bermatzen al da emakumeen presentzia festan eta tradizioan?" (euskara)

Uhinetan 2: "Nola eman ahotsa normalean ez dutenei" (gaztelania)

Uhinetan 1: "Partaidetzaren kultura eta partaidetza kulturan" (euskara)

Datuak

Show Street View