Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Artea mundua eraldatzeko

WhatsART Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuaren proiektu bat izan zen, Kultibak kudeatua, eta helburu izan zuen artea eta sorkuntza kolektiboaren bitartez nerabeek proposatutako erronkei erantzun bat ematea, haiek bizi diren gizartea hobetzeko eta etorkizun hobe bat bermatzeko asmoz. Beraz, gazteen eta nerabeen errealitatearen analisira eta gogoetara bideratutako proiektu bat izan zen eta ezaugarri berezi bat ere bazuen: analisia eta erantzunen bilatzea, artearen bitartez garatu zela, eta nerabeek erabakitako diziplinaren inguruko artelan bat izan zela proiektuaren azken emaitza.

Horretarako, bi hilabeteetan zehar, Gipuzkoako hamaika eskualdeetako hamabost eta hemezortzi urte bitarteko hogeita hamar nerabe trebatu ziren komunikazio- eta arte-gaitasunetan talde-dinamika, fokuratze-talde eta laborategi ugariren bitartez. Gainera, foro bat jarri zen martxan gune digital bezala.

Laborategiak 2016ko martxoan hasi ziren garatzen Eibarren, eta, ondoren, Hernanin, Beasainen, Tolosan eta Donostian ere egin ziren. Laborategi hauek nerabeen erronken eta arazoen hausnarketan eta identifikazioan zentratu ziren eta, bide batez, dantza, arkitektura eta ikus-entzunezko komunikazioarekin esperimentatzen ere aritu ziren.

Prozesu guztia amaitu ondoren, aditu talde batek nerabe-taldearekin lan egingo zuen artista hautatu zuen eta elkarrekin landu zuten sorkuntza artistikoa 2016ko abenduan aurkeztu zuten.

Datuak

  • Kokapena:
    Easo kalea, 43, 20006 Donostia, Gipuzkoa
  • Hasiera:
    2016ko otsaila
  • Bukaera:
    2016ko abendua