Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Mundu guztiko txotxongilo eta marionetak, Donostian

Australiatik eta Txinatik igaro ondoren, lau urtean behin ospatzen den Txotxongiloen Munduko Jaialdia Donostiara etorri zen, txotxongiloen antzerki onenarekin. Nazioarteko hogei konpainia entzutetsuk baino gehiagok eskaini zituzten beren ikuskizunak: aukera paregabea izan zen obra esanguratsuenak (tradizioaren ikuspegitik) eta antzerki-arte harrigarri honen abangoardiara hurbiltzen ziren lanak ezagutzeko.

Ikuskizunak zenbait formatutan egin ziren, eta adin guztietako jendea izan zen ikusle: haur, gazte zein heldu. Txotxongiloen Munduko Jaialdian, gainera, Marionetaren Nazioarteko Batasunaren (UNIMA) munduko biltzarra egin zen, baita XX. mendeko maisuak erakusketa ere, Okendo Kultur Etxean. Horrenbestez, Gipuzkoan marioneten antzerkigintzako ikertzaile, sortzaile eta adituak bildu ziren; zehazki, munduko 90 herrialdetatik etorri ziren. Jaialdiaren hasieran eta amaieran formatu handiko ikuskizunak egin ziren, aire zabalean; horrela, hiria txotxongiloen munduko hiriburu bihurtuko zen.

Datuak

  • Eragileak:

    TOPIC, Unima

  • Laguntzaileak:

    Donostia Kultura, Tolosako Udala, Okendo Kultur Etxea

  • Kokapena:
    Donostia
  • Hasiera:
    Maiatzak 28
  • Bukaera:
    Ekainak 5
Show Street View

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.