Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Antzerki-foruma. Zer da eta nondik dator?

Antzerki-foruma. Zer da eta nondik dator?

Antzerki-forum metodoa Brasilen sortu zen 70eko hamarkadan nekazariek eta langileek euren eskubideak aldarrikatzeko erabili zutenean. Augusto Boal izan zen sortzailea eta Paulo Freireren pedagogiari jarraipena eman zion. Ondoren irakasleek eta ikasleek erabili zuten; eta gaur egun praktikan jartzen dute artistek, gizarte langileek, psikoterapeutek eta GKEek kale, eskola, eliza, sindikatu, antzerki, kartzela, eta abarretan (www.theatreoftheoppressed.org).

Augusto Boal (Rio de Janeiro, 1931-2009) antzerkigilea, idazlea eta Brasilgo Antzerkiaren zuzendaria, Antzerki-forumaren garapenagatik egin zen ezagun. Hainbat lan idatzi zituen; libururik ospetsuena Teatro do Oprimido da, 25 hizkuntza baino gehiagotara itzulia. Paris eta Rio de Janeiroko Antzerki-forum zentroen zuzendaria izan zen.

Augusto Boal-ek dioenez, ikusle-autorea "bere errealitatearen antzezpen autonomoa asmatzeko eta errealitate irudikatuan bere askapena antzezteko gai bada, orduan fikzio horretan lortutako guztia bere bizitzara ekartzen saiatuko" dela, modu horretan, "eszena eta agertokia bizitzarako praktika leku" bihurtuz.

Antzerki-forumak bizitzak aurkezten dizkigun zapalketa modu desberdinekiko –barne eta kanpokoekiko– auto-liberazio prozesuak bultzatzen ditu: diskriminazioa, esplotazioa, indarkeria, botere gehiegikeria, manipulazioa, bazterketa, indarkeria psikologikoa, menpekotasuna, uniformazioa, isolamendua, pasibotasuna, inkomunikazioa, emozio falta, apatia… eta beste asko.

Antzerki-forumak ikuslearen jarrera pasiboa gainditzea eta antzerki eta bizitzan autore-aktore bihurtzea ahalbidetzen du.  
Antzerki-forum formularen 3 ezaugarri

  • Parte-hartzailea, zuzena eta eraginkorra da.

  • Diskurtsoaren, teoriaren edo gomendioaren aurrean, sormenezko hizkuntza entretenigarri eta bateratzailea erabiltzen du, hartzailearekin komunikatzeko modu didaktikoago eta pedagogikoago batean.

  • Entzumen pasiboa duen jarreraren aurrean, Antzerki-forumaren esperientziarekin parte-hartzaileak ikusle izatetik haratago, aktore eta zuzendari izatea ere ahalbidetuko du. Fikzioan errealitate bidegabe bat aldatzeko aukera izango dute. Antzerkian aldaketa horren eragile izateak gero, bizitza errealean, antzeko aldaketak eragiteko baliabideak ematen dizkie.