Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Zergatik zen beharrezkoa ekimen hau?

Zergatik zen beharrezkoa ekimen hau?

Bost hamarkaden ostean eta ETAk bere ekintza armatuak behin betiko uzteko erabakiaren berri eman ondoren, garai berri bat zabaltzen ari zen.

Horrek goitik behera aldatzen zituen hainbat gauza, baina egia da ez zela arazo guztien konponbidea. Oinarrizko adostasunen faltan, bere horretan zirauten suminak eta zatiketa politikoak. Hor zirauten bidegabekeriak eta zauriek, hor sufrimenduek, injustiziek eta aitortu gabeko biktimek.

Ez zen oraindik iraganaren memoria kritiko eta osatu bat egin.

Hauei eta beste hainbat zeregini heldu behar genien Euskal Herriko elkarbizitza oinarri etiko eta demokratiko sinesgarrietan kokatu ahal izateko. Garaiotan bereziki beharrezkoa zen hausnarketarako ahalegin irmo, zintzo eta zorrotz bat egitea adiskidetzeari eta elkarbizitzari leku egiteko. Iraganak eta esperientziak erakusten zigun indarkeria amaitu ostean adiskidetzearen zeregina albo batera uzten dela sarri, egunerokoak dakartzan beste premia politiko, sozial edo mediatikoen ondorioz.

Hasiera batean, adiskidetzea garrantzizkotzat jotzen da, baina ez beti lehentasunezko kontutzat. Gero ordea, askotan gertatzen da bake prozesuetako protagonistak damu izaten direla zeregin horri nahikoa lehentasun eman ez izanaz; indarkeriak eta zatiketak gizartean sortu dituen arraildurak sendatu eta konpontzearen lanari, hain zuzen.

Gaur, adiskidetzea elkarbizitzaren ardatz hauskor eta ahula izanik ere, etorkizunerako elementu erabakigarria eta estrategikoa da. Izan ere, prozesu honek bere baitan hartzen du ezinbesteko ezaugarri bat: prozesu partekatua izatearen beharra. Bere bideragarritasunaren eta konplexutasunaren nahitaezko baldintza da: balio estrategikoa eta izaera ahula.

Zein ziren Antzerki foruma: eta hik zer ekimenaren  helburuak?

1. Gizartearen adiskidetzea landu asmoz balio etikoak sustatzea, antzerkiaren bitartez.

2. Antzerki-hizkuntza eskuragarri jartzea, hezkuntza metodo eta gizarte errealitatea ezagutzeko eta eraldatzeko tresna bezala.

3. Elkarbizitza arazoentzako irtenbide errealak bilatzea, helduekin eta gazteekin eta horiek euren artean komunikatzeko sormenez beteriko hizkuntza entretenigarri, atsegin eta bateratzailea erabiliz.

4. Antzerkiaren bitartez ikuslea sortzaile bihurtzea, fikzio bat eraldatzeko lehenik eta ondoren, beharbada, bere errealitatea bera aldatzeko.

5. Elkarbizitzarako adiskidetzea izan behar zenaren ideia bateratu bat lortzen laguntzea eta honako baldintzak betetzen zituen elkarbizitza eta adiskidetze kultura bultzatzea:  

  • Giza duintasunean eta elkarren arteko desberdintasunen onarpenean oinarrituko zena.
  • Atzera bueltarik gabeko bakea lortzen lagunduko zuena eta giza eskubideak bultzatuko zituena.
  • Elkarbizitzan eragina zuten hizkuntza, jarrera eta erabakiak leunduko zituena.
  • Partekatutako oinarri etiko eta demokratikoen bitartez hezkuntza prebentibo bat ahalbidetuko zuena.