Erlijioen arteko elkarrizketarako topagunea
Gai al da Donostia, hiri kosmopolita eta irekia, erlijio guztiak hartuko dituen zentro bat sortzeko? Galdera hori zen erlijio-aniztasunari buruzko hausnarketa sakon baterako abiapuntua, Donostian aurkitu zitezkeen konfesioen bizikidetzan eta elkar ezagutzan sakontzeko.
Baitara baita proiektuaren helburuak honakoak ziren: erlijio-aniztasunaren kudeaketa publikorako bideak aztertzea eta horiei heltzea; konfesioen elkarren arteko ezagutza bideratzeko aukerak eta espazioak sortzea; eta kulturen eta erlijioen arteko elkarrizketa sustatzea giza eskubideak oinarri hartuta.
Europa mailako dimentsio argi eta garbia zuen proiektuak, izan ere, beste kultura eta erlijio batzuekin bizikidetzan gatazkak arazo komuna dira kontinenteko herrialdeetan.