Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut

Erlijio-aniztasuna Donostian

Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak txosten diagnostiko bat egin du Donostiako erlijio-aniztasunari buruz. Txosten horretan, erlijio-aniztasunaren kudeaketa publikoak Estatuan eta toki-mailan duen araudia zein den zehaztu du; Donostiako errealitate sozioerlijiosoari buruzko informazioa bildu du, eta Donostiako eskualdeko elementu interesgarriak eta Donostian dauden erlijio-erakundeen direktorioa jaso ditu.

Txostenak oinarrizko alderdi batzuk lantzen ditu, Europako gizarteetan erlijio-aniztasunaren inguruan sortzen eta indartzen ari den debatearekin lotuta. Lekurik izan behar al du erlijioak espazio publikoan? Estatua laikoa da, baina gizarte zibila ez da ez laikoa, ez erlijiosoa, plurala baizik. Erlijioaren esparrutik at egon behar duen Estatu laiko bat defendatuz erlijioa eremu pribatura mugatzea baino egokiagoa iruditzen zaigu herritar batzuen artean erlijioa presente dagoela kontuan izaten duen eta horri babesa eta laguntza ematen dizkion Estatu laiko bat ulertu eta defendatzea. Bere burua inklusibotzat duen eta desberdintasuna serio hartzen duen herritartasun berri baten ikuspuntutik desberdintasuna onartu eta aitortzeko politikak abiarazteko prest bagaude (desberdintasun hori kulturala, etnikoa, sexuala... izan), ez zaigu argi geratzen erlijioaren kasuan zergatik ez den hori bera egiten.

Gure gizarteen oinarri diren pluraltasunari eta aniztasunari heltzean, gogoratu behar genuke gizarte-kohesioaren iturria ez dela herritarren antzekotasun erlijioso eta/edo kulturala; aitzitik, demokraziarekin, berdintasun sozioekonomikoarekin eta parte-hartze politikoarekin lotu ohi da, zuzen-zuzenean. Zentzu horretan, botere publikoen ardura da erlijio guztiek tratu bera jasotzen dutela bermatzea; hau da, gure gizarte garaikidearen ezaugarri gero eta nagusiagoa den erlijio-aniztasuna bermatzea.

Erlijio-praktikari dagokionez indize apalekoa den euskal gizartean, datuek erakusten digute erlijio-komunitate berriak ezartzen ari direla, erlijio-aniztasunaren printzipioari edukia emanez. Testuinguru berean, beraz, bi prozesu ari dira aldi berean gertatzen: sekularizazio-prozesua eta erlijioaren dibertsifikazio-prozesua.

Egia da Europako gizarteetan den aniztasun soziokultural eta erlijiosoa ez dela migrazio-prozesu garaikideen emaitza edo ondorio. Gure gizarteak beti izan dira askotarikoak, nahiz eta aniztasun hori gordeta egon den identitate politiko edo kulturalak eraikitzeko prozesuen atzean. Alabaina, nahiz eta beti izan diren askotarikoak, aitor dezagun erlijio-aniztasunak gora egin duela, eta gorakada hori azken hamarkadetako migrazio-mugimenduei lotuta dagoela.

Donostian 11 erlijio daude presente

Kristautasuna

Ortodoxoa

Katolikoa

Erreformatua eta Ebanjelikoa

Kristautasunean oinarritutakoak

Azken Egunetako Santuen Jesukristoren Eliza

Zazpigarren Eguneko Eliza Adbentista

Jehovaren Lekuko Kristauak

Budismoa

Tibetarra

Zena

Islamismoa

Sunita

Baha’i fedea

 

Judaismoa

 

 

Txostena deskargatu

 

Donostiako erlijio sinismenaren mapa deskargatu