Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut

Bake-ituna

Bake-ituna nazioarteko proiektua izan zen, eta hainbat erakusketak, arte-ekoizpen garaikidek, argitalpenek, mintegik eta hitzaldik osatu zuten, denak ere historiaren, kulturaren eta zuzenbidearen historian bakeak izandako errepresentazioei buruzkoak.

Figura esanguratsu bat izan zuen abiaburu: Francisco de Vitoria. Nazioarteko zuzenbidearen lehenbiziko eskolaren (Escuela de Salamanca deritzona) inspiratzailea izan zen, XVI. mendeko testuinguru berrian; garai hura markatu zuten heretikoen aurkako gerrek, moriskoen eta juduen kanporatzeak, eta Amerika kolonizatzeak. Azkenik, joan den mendetik 2016 urte arte izan ziren gerren osteko bake-itunen zikloa antolatu zen. Bake-ituna proiektuak gerraren eta bakearen arteko hartu-emana aztertzen zuen, bietan gertatzen diren ontzi-aldatze sinbolikoak ulertzeko, mundua eta munduko legeak ezagutze aldera; ez mundua azpiratzeko, ezpada bizigarriago egiteko.


Donostian egon zen 1516-2016. Bake-itunak erakusketa nagusiaz gain, proiektuak gertakari historiko jakinen inguruko zazpi erakusketa (Ikerketa-kasuak) hartu zituen bere baitan. Halaber, azterketa monografiko bat egin zen, eta gure lurraldeko artista garaikideen zazpi ekoizpen (Aldiriak).

Hori guztia, lurraldeko hainbat lekutan zabadu zen. Bestalde, proposamenarekin batera, Tabakalerarekin lankidetzan eginiko plan
pedagogikoa egon zen. Proiektuaren argitalpen gisa, liburu-katalogo bat editatu zen, ikerketa-kasuen eta erakusketa nagusiaren gidak eta FX Artxiboa:Indarkeria hutsa lanaren bilduma.

Proiektuaren  lau urteko ikerketa-aldiaren ostean (tartean proiektuaren lehen kapitulua egin zen: 1813.Donostiako setioa, sutea eta berreraikitzea), ondare garrantzitsua sortu zen, eta «Bakea» irudikatzeko moduei buruzko material berri asko ekoitzi ziren. Bada, material interesgarria da hala ikertzaile eta profesionalentzat, nola zaleentzat.

 

Zer izan zen:

- San Telmo Museoa eta Koldo Mitxelena Kulturunearen artean banatutako erakusketa nagusi bat. Nazioarteko 21 museotatik ekarritako artista sonatuen obrak bildu zituen. Museo horietako batzuk izan ziren, besteak beste, Louvre, Reina Sofía, Prado edo Bilboko Arte Ederren Museoa. 600 pieza baino gehiago erakutsi ziren; besteak beste, honako artista famatu hauenak: Goya, Rubens, Murillo, Zurbaran, Ribera, Picasso, Le Corbusier, Maruja Mallo, Elena Asins, Alice Creischer eta Nancy Spero, edo Sophie Ristelhueber-en argazkiak.

- Zazpi ikerketa-kasu (mugarri historikoei buruzko erakusketak)  eta ikerketa monografiko bat. Ondorengo lekuetan egon ziren  banaturik: Jorge Oteiza Fundazio Museoa  (Altzuza), Euskal Museoa (Baiona), DIDAM (Baiona), Zumalakarregi Museoa (Ormaiztegi), Laboratorium Museoa (Bergara), Koldo Mitxelena Kulturunea (Donostia), Arte Ederren Museoa  (Bilbo), Artium (Gasteiz), San Telmo Museoa (Donostia), Fundació Antoni Tàpies (Barcelona) eta Salamancako Unibertsitatea.  

-  Artista garaikideek tokiko eragile lokalekin elkarlanean landutako zazpi interbentzio:  Ibon Aranberri - koord. Nader Koochaki; Archivo Caminante/Eduardo Molinari - koord. Oier Etxeberria; Asier Mendizabal - koord. Aizpea Mendi; Juan Luis Moraza - koord. Imanol Mujika; Alejandra Riera - koord. Leire Vergara; Ines Doujak & John Barker - koord. Ixiar Rozas; Mitra Farahani - koord. Marion Cruza.

- Argitalpenak.

- Informazio gehiago webgunean.

- Horrelakoa izan zen Bake-ituna. Ikusi irudi-galeria.

Irudia: 

Die Elster auf dem Galgen. Pieter Bruegel der Ältere, 1568.

Hessisches Landesmuseum Darmstadt. Argazkia: Wolfgang Fuhrmannek.

 

banner tratado EUS

 

 

 DONOSTIAKOUDALAGFAEJGVMINCUL

Datuak

  • Eragileak:

    Ideiaren asmatzailea: Santiago Eraso
    Komisarioa:
    Pedro G. Romero
    Komisarioari laguntza:
    BNV producciones
    Koordinazioa eta ekoizpen orokorra: BNV producciones eta DSS2016EU

     

  • Laguntzaileak:

    Bake-ituna Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren proiektu bat da, San Telmo Museoarekin eta Koldo Mitxelena Kulturunearekin batera antolatua; Telefónicaren babesarekin eta EU-Japan Fest-en eta Flandriako Gobernuaren laguntzarekin sortu da, eta honako hauen lankidetzarekin: Baionako Euskal Museoa, Le DIDAM, Baionako Udala, Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa, Fundació Antoni Tàpies, Jorge Oteiza Fundazio-Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Zumalakarregi Museoa, Laboratorium Museoa, Salamancako Unibertsitatearen VIII. Mendeurrena eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa.

  • Kokapena:
    Euskararen lurralde geopoetikoa
  • Hasiera:
    Maiatza
  • Bukaera:
    Abendua