Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Bake-zerumuga bateranzko pasiera bat.

Milia bateko edo 1609 metroko erakusketa-ibilbidea izan zen Bakearen milia, herritarrei zabaldutako espazio ireki bat sortzeko helburuarekin, bakearen eta haren ifrentzuaren inguruan hausnartzeko eta parte hartzeko: gerra, indarkeria eta gatazka armatuak. 

Erakusketak ibaia metafora gisa hartzen zuen, ibaia muga natural bat bezala eta zubiak banaketa hori gainditzeko eraikitako elementuak bezala.

Maria Cristina eta Mundaiz zubien artean kokatutako pasiera hau lau gunetan banatuta egon zen:

1. Agora plaza: aktibitateak barneratzeko espazio polibalente bezala pentsatua zegoen. Gune ireki eta publikoa.

2. Indarkerien kaleidoskopioa: indarrean zeuden gatazken eta giza eskubideen bortxaketen argazki erakusketa.

3. Bakean bizitzen ikasi egiten da: Arabako parkean (Amara) kokatu zen, eta haurrei eta familiei zuzendutako bakegintza-ekimenen espazio bat izan zen.

4. Bakea eraikitzen: bakea posible dela printzipiotzat hartuta, bisitariak bakearen aldeko konpromisoa hartzera gonbidatzen zituen.

Erakusketan barrena egiten zen ibilbideaz gain, Bakearen miliak mota guztietako jendeari zuzendutako ekintzen programa zabala antolatu zuen. Ekintza horien artean azpimarragarriak izan ziren antzerkia, zinema, emanaldiak, bisita gidatuak eta gogoeta egitera gonbidatzen zuten topaketak, erakusketak lantzen zituen gaiei buruzko ikuspegi desberdinak eskainiz.

Bakearen milia (1)
Bakearen milia (2)
Bakearen milia (3)
Bakearen milia (4)
Bakearen milia (5)
Bakearen milia (6)
Bakearen milia (7)
  • Bakearen milia (1)
  • Bakearen milia (2)
  • Bakearen milia (3)
  • Bakearen milia (4)
  • Bakearen milia (5)
  • Bakearen milia (6)
  • Bakearen milia (7)
  •  

    Datuak

    • Eragileak:

      K6

    • Kokapena:
      Donostia
    • Hasiera:
      2016ko abuztua
    • Bukaera:
      2016ko abendua