Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Hamar kontakizun, Europako bizikidetza gogoan

Europa Transit enbaxada ibiltaria gerra edo gatazken lekuko izan diren edo oraindik badiren Europako hamar hiritara joan zen. Bakearen itsasargiaren ordezkari gisa, eta enpatiaren eta elkar ulertzearen balioak zabaltzeko, Europa Transitek honako hiri hauek bisitatu zituen: Ceuta, Belfast, Dresden, Wroclaw, Sarajevo, Mosku, Pafos, Plovdiv, Pristina eta Tesalonika.

Enbaxadak 2016ko urtarrilean ekin zion bideari, autobusez. Leku bakoitzean dokumental bat egin zuen Xuban Intxausti zinemagileak gidatutako taldeak, gatazkaren kazetaritza-kontaketa eta gatazkak utzitako kultur erreferentzien begirada konbinatzen zituena. Lanok ETBn emititu ziren Europako Kultur Hiriburutzaren urtean zehar, eta nazioarteko hainbat zinema jaialditan hautatuak izan dira ere bai. Hamar lanak ikusgai daude webgune honetan bertan, eta eskuragarri hala nahi duten kanal eta plataforma guztientzat.

Beste alde batetik, mashup edo ikus-entzunezko konposizio europarra osatu zuen Europa Transitek, bisitatutako lekuetako bizilagunen lekukotzekin, helburua izanik Europako nortasunari buruzko mosaiko digital bat lortzea, Europa anitzaren nortasun-kontzepzio anitzak azpimarratzen dituena.

Hamar gatazkaren inguruko hamar begirada, enpatiaren eta elkarren arteko ulermenaren bila. Hamar kontakizun, elkarbizitzaren trantsiziorako kultura defendatzeko.

Datuak

  • Eragileak:
  • Laguntzaileak:
  • Kokapena:
    Ceuta, Belfast, Dresden, Wroclaw, Sarajevo, Mosku, Pafos, Plovdiv, Pristina eta Tesalonika
  • Hasiera:
    2016ko urtarrila
  • Bukaera:
    2016ko abendua