Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut

Wroclaw

GIZA LIBURUTEGIA

Polonian, gero eta sarriago gertatzen ari dira dira etorkinen eta errefuxiatuen kontrako manifestazioak eta erasoak. Testuinguru horretan, hala ere, badira herrialde kulturaniztun eta toleranteago baten alde borrokatzen diren herri ekimenak eta GKEak. Horietako bat dugu Wroclaw hiriko Giza Liburutegia: pertsonak liburu bihurtzen dituen egitasmo hezigarria da. Liburu bizidun hauek izendatzaile komun batek lotzen ditu, alegia, diskriminazioa jasan izanak. Liburuotako bat maileguan hartzean, honako istorioak topatuko dituzte irakurleek: arrazagatik, sexu izaeragatik edota erlijioagatik marjinatuak eta estigmatizatuak izan direnen lekukotzak. Aniztasunera gutxi ohituta dagoen herrialdean, liburutegi hau aukera ona da diskriminazioaren aurka borrokatzeko.