Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
'Nere aipamenak izango dira beste larogei urtian'

1982an, Xabier Letek teatro-lan bat taularatu zuen: Gabon, Txirrita. Pertsonaia nagusia Jose Manuel Lujanbio “Txirrita” bertsolari famatua izan zen. Historiaren Auzitegiak pertsonaiaren ibilerak epaitzen ditu, “gizon izugarri” gisa deskribatuta. 2016ean 80 urte bete ziren Txirrita hil zenetik eta, urtemuga hori zela eta, hiriburutzak Leteren obra berriro taularatu zuen Urnietako herritarrekin lankidetzan.

Proiektuaren baitan, Kultur Hiriburutzak antzezlanaren libretoa argitaratzea bultzatu zuen Aztarna argitaletxearen bidez. Liburuxkak 168 orrialde ditu eta Leteren testu originalaz gain, hainbat informazio gehigarri, artikulu eta irudiak dakartza bai eta Ramon Etxezarretaren gaztelaniazko itzulpena.

Bestalde, Bernardo Atxaga idazleak Lu eta Le antzezlana sortu zuen. Bertan Atxaga-k Xabier Lete eta Lourdes Iriondo-ren munduen ikuspuntu pertsonal bat planteatzen zuen. Testua, lengoaia dramatiko ez konbentzional batez, bi protagonisten figuraren inguruan osaturiko eszena eta eszena zatirekin osaturiko kaleidoskopioa zen, Juan Carlos Pérez-ek sorturiko jatorriko partiturarekin osatua.

Garbi Losadak zuzendutako obrak egitura dramatiko eta musikal abstraktua planteatzen zuen, ohizko planteamenduetatik haratago zihoana, forma eta testuaren biluztasunaren bila beti ere. 

Horrela, Gabon, Txirritak euskal ahozko eta idatzizko tradizioaren, eta musika-tradizioaren funtsezko hiru izen bildu zituen.

Datuak

  • Eragileak:

  • Kokapena:
    Donostia eta Urnieta
  • Hasiera:
    2016ko irailean
  • Bukaera:
    2016ko abenduan
Show Street View