Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut

 

Emakumeen rola tokiko tradizioetan

Herri zahar, andre berri proiektuaren helburua da elkarrekin hausnarketa egitea euskal gizarteko kultur ekintzatan eta tokian tokiko tradizioetan emakumeek duten eta izan behar duten parte-hartzearen eta rolaren inguruan.

Proiektuaren lehenengo fase batean, apirilaren 1etik 3rako asteburuan Miarritzen egin zen egonaldi batean, talde-identitatea eta komunitate-izaera sortzen dituzten eta gizartean erabat errotuta dauden kultur praktikak aztertu zituzten kultur praktiken eta tokiko ohituren inguruan lan egiten duten lurraldeko hainbat eragilek. Topaketaren abiapuntua izan zen emakumeen parte-hartzea eta presentzia hainbat praktika eta tokiko adierazpenetan ez dela berdintasun-egoera batean egiten.

Miarritzeko topaketan elementu ezberdinak aipatu eta identifikatu ziren. Gai honetan berdintasunerantz jotzeko bideak bilatzen zuten hausnarketa hauek, eta honako dokumentu honetan jaso ziren.

Topaketan jasotako beharren ondorio da esperientzia ezberdinak jasotzen dituen web plataformaren sorrera: www.herrizaharandreberri.eus. Emakumeen parte hartzean eraldaketa izaten ari diren edo sustatzen ari diren esperientziak eta haien atzetik dauden taldeak ezagutzera emateko eta haien artean saretzeko helburua duen tresna bat da.

hzab web 1240

 

Horrez gain, uztailaren 17an “Plazera Irratia” irratsaio performatiboa gauzatu zen Antzuolan, herriko jaien barneko programazioaren baitako ekintza publikoa. Iraganeko, gaur egungo eta etorkizuneko tradiziotik ibilbidea egin zen, umore giroan eta ondo pasatzeko helburuarekin, gaiaren inguruko hausnarketa ezberdinak azaleratuz. Zuzeneko musika, irrati-antzerkia eta solasaldiak izan ziren. Hona hemen ekitaldiaren bideoa: