Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Hondar artean proiektuaren barruko egonaldi artistikoak
Euskal eta saharar artisten arteko hartu-eman artistiko eta kulturala

Euskal Herriko eta Saharako bina artistaren arteko hartu-eman artistiko eta kulturala proposatu zuten Hondar artean proiektuaren baitako egonaldi artistikoek. Bikote bakoitzak artelan bat sortu behar zuen, erresistentziaren kontzeptua ardatz hartuta.

Deialdi ireki bidez hautatu ziren proiektuan parte hartzeko artistak, eta bikoteak osatu ziren. Esaterako, Ibon Salvador koreografo, performer eta artista kolaboratiboa Kubako San Antonio de los Bañoseko EICTB Zinema Eskolan ikasi eta hainbat filmetan eta film laburretan lan egindako Ahmed Omar Abdalahe zinemagilearekin batera aritu zen lanean.

Bestalde, hainbat herrialdetan erakusketak egindako Karlos Martínez Bordoy eskultoreak, Saharako Arte Eskolako azken ikasturtean zen Nasra Sidi Azman margolari, marrazkigile eta zeramikagilearekin aritu zen elkarlanean.

Lehen aldia zen Saharako iheslarien kanpamentuetako artistek mota honetako truke batean parte hartzen zutena. Horrenbestez, ekimena esperimentu gisa hartu zuten hasieratik; bi herriren arteko elkartrukean eta elkarrizketan oinarritutako proiektua izan zen.

Egonaldien lehen fasea 2015eko urrian egin zen Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu sahararren kanpamentuetako Arteen Eskolan. Bigarrena 2016ko maiatza eta ekaina bitartean egin zen Tabakaleran.

Proiektuaren zuzendaritza artistikoa Tuiza jaimaren sortzaile Federico Guzmán artistak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederretako Fakultateko irakasle eta artista Oihana Garrok partekatu zuten.

Egonaldi horien fruitu izan ziren artelanak bi+bi prozedurak erakusketan egon ziren ikusgai Cristina Enea parkeko Ingurumen Baliabideen Zentroan. 

egonaldi artistikoak