Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Ongi etorri jaimara
Marhaban bikum! (*)

Jaima bat da gure lehendabiziko oroitzapena. Begiak irekitzerakoan zutoin bertikalak, horizontalak, getonezko oihalak, eta koloretako sokaz eta korapiloz eutsitako beniak ikusi genituen; ikusi genituen alfonbrak eta pertsona galantak melhfaz eta darraz jantzita; gizonak, emakumeak eta haurrak gurekin batera, espazio horren barruan, rij-eko haizearengandik babesten ikusi genituen.

TUIZA

Hemen eguzkiaren argiak Kristalezko Jauregiaren prisma zeharkatzen du eta ortzadarra proiektatzen du gure inguruan. Melhfak emakume sahararrek janzten dituzten oihal koloretsuak dira. Errefuxiatutako emakumeek marraztutako, tindatutako eta pintatutako melhfak dira beren erbestearen historia kolektiboaren kontakizuna: lur arrotzean lehendabiziko jaimak eraikiz emakume sahararrek, beren soinekoak basamortuko zuhaitzei lotuz, seme-alabentzat itzala sortu zutenekoa.

Melhfa horiek kontatzen dute bizkar gainean milaka urte dituen herri nomada eta beduinoaren eguneroko bizitza: haizea, eguzkia eta hondarra basamortu boteretsuan. Bere ezaugarrien artean ospitalitatea eta erresistentzia dituen herria da. Olerkarien eta musikarien arteko elkarrizketa, tearen zeremonia goxoaren baitan bidaia zirraragarria da Saharako erraietara bere kultura ezagutu ahal izateko.

Gure jaima esfortzu konpartituaren collage mestizua da: Melhfak pintatu dituzten Bojadorko errefuxiatu sahararren kanpamentuko emakumeen tailerretik hasi, eta gure jaima diseinatu duten arkitektoen eremura arte, Artearen eta Giza eskubideen ARTifariti jaialditik, Bakearen itsasargiko euskal saretik, Reina Sofiako taldera, eta azken urteetan eskuzabaltasuna, errespetua eta poza zer den irakatsi didaten hainbat eta hainbat artista, musikari, olerkari eta lagun sahararretara.

Horregatik deitu diogu Tuiza orain hasten den lan honi. Limam Boisha olerkariak azaltzen du horren esanahia inorjk baino hobeto.

Tuiza lan kolektiboko egun bat da, emakumeen arteko elkartasun adierazpen bat. Haiek biltzen dira eta gehien behar duenari laguntzen diote bere jaima josten familia izan berri badu, edo konpontzen edo berriz altxatzen haizeak txikitu baldin badu. Gaixo dagoenari eguneroko lanaren zama arintzen laguntzen diote, eta agurea arretaz gainezkatzen dute. Tuiza ahizpartea da. Tokiko giroa, jai-giroa da, energiaz, elkarrizketaz eta txantxaz josia.

Espiritu horrekin gure jaimarako gonbita luzatzen dizuegu guztiei; atseden hartzeko, geratzeko, baso bat te hartzeko eta programa eta agendei lotu gabeko elkarrizketa bat hasteko. Artean beste eremu bat sortu nahi dugu ideologietatik eta konfrontaziotik haratago; espazio bat gatazka sakonei heltzeko hitz eta hiztegi berriak asma ditzagun, tresna berriak mundu berri batentzat, gure historiaren parte den eta bake-bidean helmuga komun den mundu berri bat.

(*)Ongi etorri jaimara, ongi etorri etxera.

Federico Guzman.