Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Altza
Harsaren 'Ametsen arrantzalea'

Harsa Altzan aritu zen lanean, Roman Irigoien parkean. “Emakume arrantzale bat margotzen ari naiz; ametsen arrantzale bat”. Jenni Karna-Escalante aritu zitzaion proiektu honetan laguntzen. “Lau pareta erabiltzen ari gara, baina konposizio bakarra egingo dugu, lau paretetan gertatuko den istorio bat da”.

Harsak berebiziko garrantzia ematen dio bere lana garatuko den testuinguruari. Hortik abiatuta eraikitzen ditu bere proiektuak. Altzakoa omenaldi txiki bat zen, Harsaren esanetan. “Bizi duen egoera bizi duela bere ametsak baztertzen ez dituzten pertsonei egindako omenaldia da. Bere ametsak lortzeko borrokatzen diren horientzat omenaldia da”.

Hormek diote | Altza

Arantxa Recio Parra da Harsa, Zaragozako artista grafikoa, ilustratzailea eta horma-irudigilea. Haren irudiak koloretsuak eta naive-ak dira eta, aldi berean, ironiaz eta bigarren irakurketaz jositakoak. Hainbat euskarriren gainean egiten ditu bere lanak (oihalak, zigiluak, gorputzak, mihiseak, paretak...) eta bide berriak urratzea gogoko du. Mexikon, Argentinan eta Espainian argitaratu dira Harsaren iudiak, eta Europako hainbat arte-aretok erakutsi dituzte haren lanak. Tolosako eta Ordiziko hormetan ere ikus daitezke haren lanak. Jenni Karna-Escalante artista finlandiarra izan zuen aldamenean Hormek diote proiektuko lana osatzeko. 

Hormek_diote_harsa
IMG-20151009-WA0006
IMG-20151011-WA0001
Harsa
  • Hormek_diote_harsa
  • IMG-20151009-WA0006
  • IMG-20151011-WA0001
  • Harsa
  •