Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Errenteria
Hormachic Errenterian: '70 + 1'

Hormachicen ardura izan zen Alabergako (Errenteria) hormak bizikidetzaren balioak igortzea. Bizikidetzari izenburutik bertatik heldu zion esku-hartzeak. “Errenteria, Euskadiko beste hainbat herrirekin gertatu den bezala, etorkinak hartu dituen herria da. Ikerketa batek azalerazi zuenez, Errenterian 70 herrialdetako pertsonak bizi dira eta badago bat inongo herritartasunik ez duena. Hori dela eta 70 + 1 jarri diogu izenburua gure esku-hartzeari, izan ere, datu horrek bizikidetzaren konplexutasuna oso ondo azaltzen du bere horretan”.

Hormek diote | Errenteria

Pintura bigarren mailako osagarria izan zen Hormachicen esku-hartzean. “Sarritan horma bat berritzen hasten garenean pintura geruza bat jartzen diogu gainean. Horrek hormaren nortasuna galtzea dakarrela iruditzen zaigu. Gure helburua da gure esku-hartzean porlana eta pintra erabiltzea eta saiatuko gara hormak ez dezan bere nortasuna galdu”.

Hormachicek hainbat urte zeraman Errenteriako abandonatutako eremuak biziberritzen. “Askotan administrazioek erdiguneak dotoretzearekin nahikoa dutela ematen du eta ahaztu egiten zaizkie herrien kanpo aldeko eremuak”.

Hormek_Diote_Errenteria
Hormachic (2)
IMG-20151010-WA0009
  • Hormek_Diote_Errenteria
  • Hormachic (2)
  • IMG-20151010-WA0009
  •