Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Intxaurrondo
Ismael Iglesias: 'Niretzat bizikidetza da desberdina den hori onartzea'

Proiektuari heltzeko orduan, aurrean zuen hormaren neurriek baldintzatuko zuten Ismael Iglesiasen lana; 3 metro luze eta 50 zabal zen. Jende asko ibiltzen den inguruan zegoen kokatuta eta horrek erakargarriago bihurtzen du egilearentzat. “Zuhaitz hostotsuak daude inguruan eta lana izkutatu egiten dute apur bat, baina laster hostorik gabe geratuko dira. Beraz, esan daiteke hormaren itxura urtaroekin batera aldatuko dela”.

Hormek diote | Intxaurrondo

"Muralak zenbait elementu izango ditu. Horietako bat Delirium Tremens taldearen Laino ilunak abestiaren esaldi bat: Egun guztiak ez dira berdin. Horrez gain, degradatu batek horma-irudiaren eremu guztia hartuko du, eta horren gainean eszena batzuk osatuko dituzten pertsonaiak jarriko ditut. Dureroren grabatuetatik ateratako pertsonaiak izango dira: bata txakur baten neurriko errinozeroa eta, bestea, bi buruko haurra".

Bi pertsonaia horiek sartuta bizikidetzaren balioa erantsi nahi zion lanari Iglesiasek. “Pertsonaia desberdin horiek naramate bizikidetzaren kontzepturaino; izan ere, nire irudiko, bizikidetza desberdina den hori onartzean datza”.

Ismael Iglesias Euskadiko pintura abstraktoak duen izen handietako bat da. Teknika handiko margolaria da eta nazioartean sarritan erakutsi ditu bere lanak; horietako asko hainbat museotan eta erakundetan ikusi daitezke. Lan ugari egin ditu eta adierazpen artistiko desberdinak ukitu ditu bere ibilbidean. Horma-irudien artean ere badu lan esanguratsurik, esate baterako, Los Angelesen Aitor Lanjarinekin eta Fermin Morenorekin Artwalk Inc. egitasmoaren barruan egindakoa.

Hormek_diote_intxaurrondo
IMG-20151010-WA0005
Ismael_Iglesias2
Ismael_iglesias3
  • Hormek_diote_intxaurrondo
  • IMG-20151010-WA0005
  • Ismael_Iglesias2
  • Ismael_iglesias3